Prentsa Aretoa

Berriak

2006/11/06

Urkulluk uste du ETAk ez diola uko egiten paper politikoa izateari, eta “ekintzen indarrak” tutoretza utzaraz diezaiola espero du

Iñigo Urkulluk, EAJren EBBaren bozeramaileak, uste du ETAk ez diola uko egiten “paper politikoa” izateari, eta ezker abertzalearen baitan bertan garaturiko “ekintzen indarrak” “tutoretza” utzaraziko dionaren esperantza du. Gainera, mundu horrek “lortu nahi duen nahasmena” salatu du, bake eta baketze prozesuak “prozesu demokratiko” gisa definitu dutenean sartu nahirik.

Ezagutzera eman
Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan, Urkulluk honakoa adierazi du: “arazoa da, mundu horrek oraindik garai bateko kontzeptu batean sinesten duela, hain zuzen ere, Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduan (ENAM) sinesten jarraitzen duela”. 

"Ez dira ohartzen, euskal gizarteak ez diola inoiz inolako paperik eman ETAri, eta are gutxiago une hauetan. Indarkeria gauzatu duen erakunde bat da, eta haien kide politikoen justifikazioa izan dute, besterik ez. Edonola ere, Batasunak aurkezturiko muturreko ezkerraldearekin identifika daitekeen sentsibilitate politikoa izan daiteke” azpimarratu du. 

Zentzu horretan azpimarratu du, “talde politiko baten lana” dela “konpromiso politikoaren papera garatzea, baina ETArena ez dela inor ordezkatzea”. 

Halaber adierazi du, zaila dela ulertzea “ETAk 30 urtez indarkeria garatu eta gero, eta ekintza horiek politikoki justifikatzen saiatzeko porrotaren ondorioz, guztia ezerezean geratzea. Baina errealitatea horrelakoxea da, eta ETAk badaki errealitatetik kanpo dagoela”.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!