Prentsa Aretoa

Berriak

Eusko Legebiltzarra

2022/11/30

DSBEaren erreforma defendatu du EAJ-PNVk, behar gehien duten pertsonei elkartasunetik erantzuteko gako gisa

Legearen aldaketa prest geratu da datozen asteetan osoko bilkurara bidaltzeko, gaur Batzordeak irizpena onartu ondoren. Jon Aiartzak Podemosekin lortutako akordioa eta gizarte osoak justiziarantz eta kohesioarantz aurrera egiteko egindako ahaleginak baloratu ditu. “Euskadik beti begiratu dio aurrez aurre pobreziari”, esan du

BBB

2022/11/30

Itxaso Atutxak baieztatu du EAJ-PNVk bermatuko duela Euskadin “urtarrilaren 1ean garraioaren hobariak mantentzea”

BBBren presidenteak baieztatu duenez Gobernu zentralaren diruarekin egin ez arren hobariek bere horretan jarraituko dutela, baina Sánchezi eskatu dio laguntzek mantentzea “orain arteko baldintza eta proportzionaltasunarekin”

Kongresua

2022/11/29

Euskal Taldeak “soilik bai da baietz” legearen espiritua defendatzen du eta Auzitegi Gorenak esango duenaren zain geratzea proposatu du

Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak adierazi du EAJ-PNV ez dela inprobisazioaren eta populismoaren mende eroriko, eta, beraz, “Auzitegi Gorenak zer bide ezartzen duen” ikusi arte itxarongo duela esan du “gure erantzukizunaren arabera jarduteko”

BBB

2022/11/29

Elixabete Etxanobe Landajuela, Ana Otadui Biteri eta Juan Mari Aburto Rique izango dira EAJ-PNVren hautagaiak ahaldun nagusirako, Batzar Nagusietako presidenterako eta Bilboko alkaterako, hurrenez hurren

Bizkaiko Herrialde Batzarrak Etxanobe eta Otadui aukeratu ditu Durango-Arratia eta Bilbo barrutietako zerrendaburu, eta Jane Eyre Urkieta Zuzaeta eta Josu Bergara López, Busturia-Uribe eta Enkarterrietako zerrendaburu. Bilboko Uri Erakundeek, beren aldetik, Aburto berraukeratu dute Bilboko Alkatetzarako.

Eusko Legebiltzarra

2022/11/28

Iturrate: “EH Bilduk azaldu beharko du zergatik EAEn ez dituzten aurrekontuak babesten, eta Madrilen eta Nafarroan bai”

Legebiltzarkide jeltzaleak esan du oposizioko alderdi bakar batek ere ez duela adosteko benetako borondaterik izan, eta “lasaitasuna” eskatu du, aurrekontuak onartu egingo direlako eta gizarteak tresna ona izango duelako egungo ziurgabetasun-egoerari erantzuteko

EBB

2022/11/27

Ortuzar: “Ikaragarria da Guardia Zibilaren eta Espainiako ejertzitoaren aurrekontuari 'bai' bozkatzea baina Osakidetzarenari eta RGIarenari 'ezetza' ematea”

Euzkadi Buru Batzarraren presidentea eta Iñigo Urkullu Lehendakaria Sukarrietan izan dira Sabino Arana EAJ-PNVren fundatzaileari urtero egin ohi zaion omenaldian, aurten bere heriotzaren 119. urteurrena betetzen delarik

Kongresua

2022/11/25

Estebanek Espainiako gobernuari erreklamatu dio garraioari aplikatutako deskontuak luzatzea “logikoena baita neurria erabaki zuenak hemendik aurrera ere mantentzea”

Onda Vascan egin dioten elkarrizketan bozeramaile jeltzaleak iragarri du Euskal Taldeak Ogasun ministro andreari galdetuko diola gai honen inguruan datorren asteazkenean egingo den kontrol bilkuran

EBB

2022/11/25

EAJ-PNVren EBBren adierazpena Emakumeen eta Neskatoen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunean

Gaur da Emakumeen eta Neskatoen kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna. Aitorpen eta aintzatespen berezia eskaini nahi diegu gaur urteko egun guztietan, Euskadin eta mundu osoan, emakumeak eta neskatoak babesteko eta beren eskubide guztiak defendatzeko lana egiten dutenei

ELORRIO

2022/11/24

Mikel Arruabarrena Azpitartek Elorrioko Alkatetzarako hautagaitza onartu du “gure udalerria biziberritzeko” erronkari heltzeko

Talde jeltzalearen egungo bozeramailea hiritargoaren aurrean aurkeztu da “apaltasunez” eta aginte makila EAJ-PNVrentzat berreskuratzeko asmoz

LOIU

2022/11/24

Josu Andoni Begoñak baieztatu du EAJ-PNVk “ilusioa eragiteko moduko proiektuak dituela Loiurentzat”

Hurbiltasuna, entzute aktiboa eta 2015etik aurrera herriko Alkatetzatik egin den lana izan dira Loiun oraingo alkatearengan konfiantza berresteko eta hautagai izendatzeko arrazoi nagusiak

Eusko Jaurlaritza

2022/11/24

Azpiazu: "Alderdi bakar batek ere ez du aurten aurrekontuak negoziatzeko asmorik izan. Zoritxarrez, horrela dago politika, Azpiazuren ustez"

Ekonomia eta Ogasuneko sailburu Pedro Azpiazuk uste du azken hamabost egunetan Eusko Jaurlaritzaren 2023 aurrekonturako babesak handitzeko egin den aurrekontu-negoziazioan alderdi bakar bat ere ez dela egon aurten aurrekontuak negoziatzeko klabean. Zoritxarrez, politika horrela dago, baloratu du gaur goizean Radio Euskadiko Boulevard saioan egindako elkarrizketa batean

BBB

2022/11/23

Itxaso Atutxak baieztatu du EH Bildu aurrekontuen negoziazio mahaitik altxatu dela hauteskunde estrategia hutsagatik

BBBko presidentearen ustez, Gipuzkoako Foru Aldundirako hautagaia negoziatzaile nagusi izendatzeak eragozten zion bere hautesleen aurrean agertzea “gai horiek EAJ-PNVrekin batera sinatzen”

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!