Prentsa Aretoa

Berriak

2023/02/08

Iosu Udaeta Santisteban izango da EAJ-PNVren apustua Artzentales gobernatzen jarraitzera begira

Zerrendaburuaren lantaldearen xedea izango da “gure udalerriko herritarrentzat onuragarri izan daitezkeen proiektu guztiak errealitate bihurtzeko lana egitea”

rss Ezagutzera eman
Iosu Udaeta Santisteban izango da EAJ-PNVren apustua Artzentales gobernatzen jarraitzera begira

ARGAZKIA JAITSI

 

 

Artzentaleseko alderdikideek beren konfidantza eman diote berriz ere egungo alkate Iosu Udaeta Santistebani (Artzentales, 1969), 2023ko maiatzean egingo diren hauteskundeetan EAJ-PNVk aurkeztuko duen hautagaitzako buru izan dadin. Udaetak hitzeman du “harrotasunez” hartuko duela “gure herrian Alkatetzari eusteko helburuarekin Alderdiak aurkeztuko duen lantaldeko burua izateko erantzukizuna”. Hautagaiak baieztatu du “sentsazio onak” dituela eta aurreratu duenez “lan egiten jarraituko dugu gure udalerriko herritarrentzat onuragarri izan daitezkeen proiektu guztiak errealitate bihurtzeko”.

Zerrendaburu jeltzaleak nabarmendu duenez “proiektu serio, zorrotz, arduratsu eta ilusio eragilea dugu”, eta proiektu hori garatzeko izango du “lantalde sendoa, hurrengo urteotan sortuko diren arazoei erantzuna emateko gai izango dena eta, beti, pertsonak gure lehentasun nagusi izanik; Artzentales eraiki behar dugu udalerria osatzen dugun pertsona guztien beharrei erantzunez”, baieztatu du.

Egungo legegintzaldia “benetan arraroa” izan den arren “ ez diogu lan egiteari utzi”. Udaeta harro agertu da kultur etxearen eraikuntzaz eta bertan egiten diren jarduerez. Era berean nabarmendu nahi izan ditu “gure herri eskolaren beharrei erantzuten eta instalazioak hobetzen eman dugun denbora, egin diren konponketa eta inbertsio garrantzitsuak,bai eta diruz lagundu diren txangoak eta prestakuntza ikastaroak ere”, gaineratu du hautagaiak. “Agintaldian egin den lanik esanguratsuenetakoa izan da ur edangarrien sarean egin den lan ona, baliabide propioak optimizatzea ekarri duelako, bai eta ur hornikuntza bermatu ere, bereziki azken urtean, euriak hain eskasak izan direlako”.

Iosu Udaeta Santistebanek 53 urte ditu eta Artzentaleskoa da. Ezkondua da eta bi seme ditu. Langile autonomoa da eta esperientzia zabala du aroztegi metalikoaren sektorean, eta gaur egun familia-enpresa baten bazkide-langilea da. “Geratzen zaidan denbora aprobetxatzen dut Artzentalesko inguruak gozatzen. Gainera, benetan lasaitzen naute gurea moduko landa inguruan bizitzeak dakartzan lanek. Uste osoa daukat Euskadiko herririk ederrenetakoa dela gurea”, esan du harrotasunez Udaetak bere jaioterriaz hitz egitean.