Prentsa Aretoa
Berriak
2023/02/04
EAJ-PNVk hiritargoari eskaintzen dio norabide argia duen talde “sendo eta batua”, “Enkarterri, Bizkaia eta Euskadirentzat” etorkizunerako proiektu bat duena
Enkarterriko udal eta foru hautagaitzen aurkezpen ekitaldian, Itxaso Atutxa BBBren presidenteak gaur aurreratu duenez, “emakume eta gizon hauek hiritargoari eskainiko dizkiote kalitatezko zerbitzuak bermatuko dituzten eta jarduera ekonomikoa bultzatuko duten proposamen ilusio eragileak”
“Talde bat gara; talde sendo eta batua, norabide eta helburu argia duena, Enkarterri, Bizkaia eta Euskadirentzat etorkizunerako proiektua duena”. Hala agertu da Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarraren burua EAJ-PNVk maiatzeko udal eta foru hauteskundeetarako aukeratu dituen hautagaitzak jende aurrean aurkezteko egin den ekitaldian. “11 emakume eta gizon dira dagoeneko hauteskunde programak egiteko lanean murgilduta daudenak hiritargoari etorkizunerako proiektu ilusio sortzaileak eskaintzeko, kalitatezko zerbitzu publikoak mahaigaineratzeko, jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta lanpostuak sortzeko eragile nagusi gisa”, aurreratu du. Zentzu honetan, Atutxak gogoratu du horretarako tresna nagusia dela “zerga politiko bidezko,progresibo eta erakargarria”.
Horregatik,hain zuzen, harrituta agertu da alderdi politiko batzuek egin dituzten kritikekin 2022ko ekitaldia itxi ondoren EAJ-PNVk zerga politika berrikusi nahi duela iragarri ondoren. “Kritikatu dute iragarkia elektoralista dela. Elektoralista? Ezin dut pentsatu ezer demokratikoagoa hiritargoari fiskalitatea moduko gai baten inguruan dituzun planteamenduak argi eta garbi azaltzea baino. Elektoralismoa al da herritarrei esatea beren zergekin zer egin nahi duzun? Erantzukizuna da, gardentasuna da, baina inola ere ez elektoralismoa”, zehaztu du. “Egun indarrean dagoen zerga-eredua berrikusiko dugu presarik gabe, baina urrats bat galdu gabe. Fiskalitatea ezin da etengabe modifikatu, arrazoirik gabe, txioen bidez. Seriotan egin behar dugu: eguneroko gauzez hitz egiten dugu, eguneroko beharrez, bizitzeko behar dugunaz. Egonkortasuna eta ziurtasuna eman behar diegu herritarrei eta produkzio-ehunari. Eta hala egiten ari gara hausnarketa egitean”, azaldu du. “Oposizioko alderdiek “elektoralista” esaten badigute, izango da beraiek ez dutelako ez hausnarketarik edo berrikusketarik egiten, ezta antzeko ezer ere. Hobe lukete lanerako prest jarriko balira eta protesta gutxiago egingo balute. Eta ez badute lan egin nahi, lan egiten utz diezagutela besteoi, Bizkaiaren eta Euskadiren alde lan egin nahi dugunoi”, amaitu du BBBren presidenteak.
Bizkaiko burukidea gaur goizean izan da Balmasedan Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJ-PNVk aurkeztuko duen hautagaiarekin, jeltzaleek Enkarterriko 11 udalerrietan aurkeztuko dituzten alkategaiak eta barruti horretan Batzar Nagusietarako hauteskundeetan aurkezten diren hautagaiekin eta inguruko ehun bat alderdikide eta alderdizalerekin. “Egon zirenei, daudenei eta egongo direnei” adierazi die Atutxak bere esker onik zintzoena, eta azpimarratu du EAJ-PNVk hiritargoari eskaintzen dizkiola “hautagaitzarik onenak, pertsona onenak; konfiantza, sinesgarritasuna eta erantzukizuna eskaintzen ditugu”. “Talde bat, proiektu partekatu bat, Alderdi bat, Herri bat. Denek agenda propioa dutelako, herri bakoitzerako programa bat beren prozesu parte hartzaileen ondorioetan oinarritutako programa bat, lanean eta analisian oinarrituta, baina planteamendu sendo batean oinarrituta. Balmasedari gauzak ondo badoazkio, ondo joango zaizki Enkarterriri, bai eta Bizkaiari eta Euskadiri ere. Horregatik, talde bikain hau da etorkizuna”, adierazi du.
EAJ-PNVk Enkarterrin aurkeztuko dituen 11 hautagaitzetatik, zerrendaburu izaten jarraituko dutenak dira Joseba Urbieta (Alonsotegi), Iosu Udaeta (Artzentales), Rakel Larruskain (Galdames), Ángela Eguia (Gordexola), Jose Manuel Coterón (Turtzioz) eta Juanra Urkijo (Zalla). Hautagai berriak dira Alfonso San Vicente (Balmaseda), Juan Andrés Iragorri (Gueñes), Sergio Fernández (Karrantza), Belén Fernández (Lanestosa) eta Estibaliz Goitia (Sopuerta).
Talde bat, proiektu bat
Elixabete Etxanobek, Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJ-PNVren hautagaiak, hitza hartu du bertaratuei mezu argia luzatzeko: “Bizkaiaren oraina lideratzeko eta etorkizuna proiektatzeko gai izango diren Aldundi eta udalak behar ditugu. Gai gara; talderik onena dugu eta proiektuak ditugu”, esan du. “Proiektuak ditugu gure nagusien eta babesa gehien behar duten pertsonen zaintza hobetzen jarraitzeko. Desgaitasuna duten pertsonak, babesik gabeko haurrak, tratu matxistaren biktima diren emakumeak… Zerbitzu publikoak hobetzen jarraitzeko proiektuak, garraioa, errepideak eta bidegorriak hobetzeko, ingurumena eta natura zaintzeko, bai eta kultura ere. Jarduera ekonomikoa Bizkaiko eskualde guztietan bultzatzen jarraitzeko proiektuak. Bide horretan gaude. Enkarterrin jarduera ekonomikoa eta enplegua garatzen jarraitu behar dugu. Jarduera ekonomikoa eta kalitatezko enplegua bultzatzeko”, aurreratu du. “Asko daukagu jokoan datozen urteotan”, gogoratu du “horregatik behar dugu Foru Aldundi sendoa; Foru Aldundi eraginkorra eta hurbila; Enkartekiko errealitatea ezagutuko duena. Hori da behar dugun Aldundia!”, amaitu du.
Gaurko ekitaldian parte hartu dute Enkarterriko alkatetzetarako aurkezten diren hautagai guztiek. Alfonso San Vicentek, EAJ-PNVk Balmasedan aurkeztuko duen alkategaiak, ongi etorria eman die bere herrian egin den ekitaldira hurbildu diren guztiei. “Zuen aurrean aurkezten naiz Balmasedako alkatetza berreskuratzeko ilusioarekin eta erantzukizunarekin. Ezer egin ez den legealdian, ekimenik eta proiekturik gabe, Balmasedan sortu den egoera aldatzeko gaitasuna izango duen gobernu taldea behar dugu”, baieztatu du. “Asmo handiko proiektua dugu, jarduera errealistak garatzea ahalbidetuko diguna, gure udalerriak behar dituenak. Hiribildua berriztatu eta gaztetu nahi dugu gazteentzako etxebizitza planarekin, udal instalazioak birgaitu eta hobetu nahi ditugu, eta Balmasedara inbertsioak erakarri nahi ditugu, beste hainbat gauzaren artean”, aurreratu du hautagaiak. “Ikusi dugu EAJ-PNVk Enkarterriko udalerrien hazkundea lideratu duela eta Balmaseda atzean ez geratzea nahi dugu, horren inertzia positiboarekin bat egin nahi dugu”, planteatu du San Vicentek, eta esan duena egiten jakingo duela gaineratu du: “Lidergoan oinarri harturik, erantzukizunez, planifikazio estrategikoa eginez, entzute aktiboarekin, gardentasunarekin eta erakundeen arteko lankidetzarekin”, amaitu du.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25