Prentsa Aretoa
Berriak
2023/02/14
Borja Ramirez Etxebarriak Larrabetzuko etorkizuneko erronkei erantzungo die EAJ-PNVren alkategai gisa
Gardentasuna, hurbiltasuna eta kudeaketa ona izango dira udalerriko udal-talde jeltzalearen gobernu-ekintza gidatuko duten ezaugarriak
Borja Ramírez Etxebarria (Larrabetzu, 1984) da EAJ-PNVren Larrabetzuko alkategaia 2023ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetarako. Horrela erabaki zuen joan den asteartean Larrabetzuko EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak aho batez, udalerrian duen inplikazioa eta bere energia baloratuz. Honela, Alderdiaren babesarekin, 39 urteko larrabetzutar hau alkatetzara aurkeztuko da Larrabetzuren etorkizuneko erronkei erantzuteko. “Gure berezko nortasuna, gardentasuna, zorroztasun ekonomikoa eta kudeaketa ona une oro izango dira gure kudeaketan. Baina haratago joan nahi dugu, etorkizunari baikor eta anbizioz begiratzen diogu. Prest gaude, prest lideratzeko eta Larrabetzu merezi duen aurrerapen eta ongizatera eramateko. Gure herria hobetu nahi duten pertsona guztiak kontuan hartu nahi ditut gure herria hobetzeko, guztion ongia desberdintasunen aurretik jarriz”, adierazi du Ramírezek.
Larrabetzuko EAJ-PNVtik azpimarratu dute Ramírez dela EAJ-PNVk udalerrian izan dezakeen hautagairik onena datozen hauteskundeei begira eta bera dela Miguel Ángel Gazteluren lekukoa hartuko duen hautagai naturala. “Borjak primeran uztartzen ditu gaztetasuna, esperientzia eta ilusioa. Guztiek dakite herrian pertsona inplikatua, aktiboa eta hurbila dela, bere bizitza osoan udalerriko kirol eta gizarte sarean parte hartu duela. Larrabetzuko egunerokotasuna zehatz-mehatz ezagutzen du, bizilagunen beharrak zuzenean ezagutzen ditu. Bera da izan genezakeen hautagairik onena, gure herriak aurrera egin dezan, ongizatean eta bizi-kalitatean aurrerapausoak eman ditzan Larrabetzuk behar duen pertsona da”, ziurtatu dute Uri Buru Batzarretik. Gainera, Uri Buru Batzarretik Miguel Angel Gazteluri eskerrak eman nahi dizkiote egindako lanagatik, azken zortzi urteotan Udalean jeltzaleen zerrendaburu izan delako. “Miguel Angelek erakutsi du asko dagoela egiteko Larrabetzun eta ez du etsi udalerria hobetzeko ideiak eta proiektuak ematen. Oso eskertuta gaude bere lanagatik eta berarekin jarraituko dugu Larrabetzu garatzeko”.
Hautatua izan ondoren, Borjak eskerrak eman dizkie alderdikideei, berarengan jarritako konfiantzagatik. “Niretzat ilusio handia da, ohore handia da Larrabetzuko alkate izan ahal izatea; alderdikide guztiei eskerrak eman nahi dizkiet haien konfiantzagatik”. Baina, batez ere, mezu bat helarazi nahi izan die bizilagun guztiei, herrikoei: “Larrabetzukoa naiz, herri honetan hazi, lan egin eta gozatu dut, nire herria maite dut eta auzokide guztien interesen alde lan egingo dut. Behar duzuenerako nirekin konta dezakezue, elkarrekin, Larrabetzu lan egiteko, elkarbanatzeko eta gozatzeko, azken batean, bizitzeko, askoz ere leku hobea bihurtu ahal izango dugu. Jakin dezazuen ilusio, energia eta indar handia ditudala eta gogotsu lan egingo dudala Larrabetzu guztiontzat hobea izan dadin”.
Hautagaiaren biografia
Larrabetzun jaio zen 1984an, eta Lan Zientzietan lizentziaduna da, Lan Arriskuen Prebentzioan eta Gizarte eta Lan Auditoretzan bi graduondo ditu. Haurtzaroa Zubitalde auzoaren eta Bidekurtzeta baserriaren (Goikolexea) artean eman zuen, eta azken urteak Iturrikoetxe auzoan. Larrabetzuko kultur eta gizarte sarean murgilduta egon da beti, eta Uritarra futbol taldeko jokalaria, entrenatzailea eta zuzendaria ere izan da. Udal igerilekuetan, frontoian, eskolako jantokian eta Larrabetzuko taberna batzuetan zerbitzari ere izan da. Beraz, larrabetzutarren beharrizan eta lehentasunen ezagutza oso presente daude bere proiektuan. Azken lau urteetan, Larrabetzuko Udaleko zinegotzi lanak eta Karraderan memoria historikoa berreskuratzeko taldean egiten duen lana uztartu ditu.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25