Prentsa Aretoa
Berriak
Eusko Legebiltzarra
2022/09/29
EAJ-PNVk gure erakundeen indarra aldarrikatu du pobrezia energetikoari aurre egiteko eta familia ahulenei arreta emateko
Energiaren prezioen gorakadagatik egoera zaila aurreikusten denez, jeltzaleek Gizarte Larrialdietarako Laguntzak mantentzea eta finkatzea eskatzen dute, laguntza horien zenbatekoa %40 handitu da aurtengo aurrekontuetan. “Pertsonengana iristen gara gutxieneko baldintzak ziurtatzeko. Pertsonak beti gure ekintzaren erdigunean”, nabarmendu du Aitor Urrutiak
Bizkaiko Foru Aldundia
2022/09/28
Lotura-trenak 4 minutuko maiztasunarekin lotuko ditu Sestaoko eta Areetako geltokiak
Aste honetan bertan, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren arteko lankidetza-protokolo bat onartu da, proiektuaren irtenbide teknikoa zehazteko eta finantzaketa-eredua ezartzeko
BBB
2022/09/28
BBBk eta Bilboko Batzar Artekoek Juan Mari Aburto Rique proposatu dute Bizkaiko hiriburuko alkate izateko hautagai gisa
EAJ-PNVren Bizkaiko exekutibak eta hiriko 13 Uri Erakundeek proposamen ofiziala igorri zieten atzo Bilboko alderdikideei. Urriaren 4an hasiko den hautaketa-prozesuan eztabaidatu beharko da helarazitako proposamena.
Senatua
2022/09/28
Plentziak Errotabarriko kirol-instalazioetako lursailen emakida zabaltzeko Espainiako Gobernuari egin dion eskaera babestu du EAJ-PNVk
Mertxe Garmendia senataria pozik agertu da adostutako testuarekin, “Plentziako Udalak egindako eskaerari erantzuten baitio”, eta Ministerioari egindako eskaera “aintzat hartzea espero dugu”
Bizkaia BBNN
2022/09/28
EAJ-PNVk Bizkaiko Batzar Nagusietan gogoratu duenez “legealdia ez da oraindik bukatu” eta aurreratu du zortzi hilabete “oso garrantzitsu” geratzen direla lanean jarraitzeko
Jesús Lekerikabeaskoak, Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, gaur deitoratu du oposizioko alderdiak hauteskunde giroan murgilduta daudela eta, baieztatu duenez, “bien bitartean lan eta lan jarraituko dugu besteok”
Bizkaiko Foru Aldundia
2022/09/28
Rementeriak iragarri duenez, itsasadarraren azpiko tunelak metroko Sestaoko eta Areetako geltokiak lotuko ditu tren baten bidez
Politika Orokorrari buruzko osoko bilkuran, beste bi berrikuntza garrantzitsu nabarmendu ditu: Gernikako Guggenheim museoa garatzeko arkitektura, ingurumen eta paisaia planaren oinarriak lantzeko ospe handiko nazioarteko taldea kontratatuko dela eta beste zortzi egoitza elkarbizitza-unitate bihurtuko direla.
Kongresua
2022/09/28
Gerrako edozein gatazkatan egindako salerosketa-delituengatiko zigorrak larriagotzea eskatu du Euskal Taldeak
Jeltzaleek bi zuzenketa egin dizkiote Kongresuan izapidetzen ari den ekimen bati, edozein gatazka belikotako salerosketa zigorrak Zigor Kodean larriagotu daitezen eta gaitzespen penal hori iraunkorra izan dadin
Kongresua
2022/09/27
Euskal Taldeak Euskadik arrantza eta ikerketa ozeanografikoaren arloan dituen eskumenak aldarrikatu ditu
Horien eta euskal arrantza-sektorearen alde, jeltzaleek 27 zuzenketa aurkeztu dizkiote Arrantza Iraunkorraren eta Arrantza Ikerketaren Lege Proiektuari
EBB
2022/09/25
“Ez Sánchez ez Feijóo: EAJk alde bat besterik ez du, Ebro ibaiaren iparraldean dago eta Euskadi deitzen da”, aldarrikatu du Ortuzarrek Forondan
EBBren presidenteak, Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Bea Berlanga EGIkideak hitz egin dute gaur talde jeltzalearen jai nagusian. Gaur 46. Alderdi Eguna egin da eta bere betiko izaera jendetsua berreskuratu du jai giroan
Eusko Legebiltzarra
2022/09/22
Iñigo Urkullu Lehendakariak Hitzartuz Programa aurkeztu du Politika Orokorreko Osoko Bilkuran
Hiru ataletan egituratu du Lehendakariak bere jarduna: hiru krisi global: gizarte-sentikortasun handiko unea; legegintzaldiaren bigarren zatirako lehentasunak eta neurriak; eta autogobernu gehiago eta hobea
BBB
2022/09/22
Bizkai Buru Batzarrak Elixabete Etxanobe eta Ana Otadui proposatu ditu ahaldun nagusi izateko eta Batzar Nagusietako presidente izateko hautagai gisa, hurrenez hurren
EAJ-PNVren Bizkaiko exekutibak bere proposamen ofiziala igorri zien atzo Bizkaian dituen 123 Uri Erakundeei, hemendik aurrera alderdikide jeltzaleak eurak izan daitezen foru eta udal hauteskundeetarako hautagaitzak aukeratzeko barne-prozesu batean bere borondatea adieraziko dutenak. Prozesu hori urriaren 4an hasi eta azaroaren 26an amaituko da.
Bizkaiko Foru Aldundia
2022/09/21
Ondarearen Europako XXII. Jardunaldiek Bizkaian Ondare Iraunkorra jorratuko dute 140 kultur proposamenen bidez
Ondarea loratuz, gozatu! Patrimonio Sostenible lelopean urrian guztira 227 ekitaldi egingo dira lurraldeko 61 udalerritan banatuta


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












