Prentsa Aretoa

Berriak

BBB

2022/11/09

Itxaso Atutxak aurreratu du baldintza egokiak ematen direla EAJ-PNVk babes dezan Melillan gertatutakoa ikertuko duen batzordea

BBBko buruak aditzera eman duenez Gobernuaren indarren jarduerari buruzko edozein zalantza “guztiz onartezina” litzateke

ABADIÑO

2022/11/08

EAJ-PNVk Mikel Garaizabal Iturriagaetxebarria hautagaiarengan jarri du berriro konfiantza Abadiñoko Alkategai izateko

Egungo alkatea izango da alderdi jeltzaleak 2023ko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrendaburua, eta “duela lau urteko erantzukizun, ilusio eta gogo berberarekin”, “baina esperientzia politiko gehiagorekin”, hartu du erronka

Basauri

2022/11/07

Asier Iragorri: “Gogotsu nabil, ilusioa eta proiektuak baditut Basauri hobetzen jarraitzeko”

Basauriko alderdikideek egungo alkatea aukeratu dute 2023ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetan EAJ-PNVk aurkeztuko duen zerrendako buru izan dadin

IGORRE

2022/11/06

“Igorre berpiztera gatoz”, ziurtatu du Olatz Urkiza Atutxa EAJ-PNVren alkategaiak

Alkatetza berreskuratzeko aurkezten den hautagaiak bere esker ona adierazi du “Uri Batzarrean bertan eta kalean erakutsi didaten babesagatik”; “indarberritu egin nau eta gero eta argiago erakusten dit hartutako erabakia zuzena dela”

BBB

2022/11/05

Itxaso Atutxak “erantzukizuna” eskatu die alderdi politikoei Euskadin aurrekontuak adosteko

BBBren presidenteak Ezkerraldea-Meatzaldeko Alderdikide Egunean parte hartu du gaur goizean eta, adierazi duenez, EAJ-PNVren akordiorako jarrera irmoa da; era berean, gainerako alderdiak negoziatzera gonbidatu ditu, “euskal gizartearen beharrak interes alderdikoien gainetik jarriz”

ORTUELLA

2022/11/04

Ortuellako EAJ-PNVko alderdikideek Saulo Nebreda Trevejo berraukeratu dute alkatetzarako

Egungo alkateak esan du “lehen eguneko ilusio berbera” duela EAJ-PNVk meatzaldeko herri honetan duen proiektua aurrera eramaten jarraitzeko

EBB

2022/11/03

2030 Agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuak, “EAJ-PNV alderdiaren erronka irmoa, zintzoa eta erabatekoa”

Gaiaren inguruko hogeita hamar bat adituk eta profesionalek aztertu egin dute gaur Sabino Arana Fundazioan Euskadik 2030 Agendari egiten dion nazioarteko ekarpena ‘entzunez eraiki‘ entzute aktiboaren ekimenaren esparruan

BARAKALDO

2022/11/03

Amaia del Campo Berasategi, Barakaldoko alkategai berraukeratua: “ EAJ-PNVren alderdikide naizenetik izan ditudan baloreekin helduko diot lanari: konpromisoa eta erantzukizuna”

Barakaldo, Gurutzeta eta Kastrexanako Uri Erakundeek egungo alkatea berraukeratu dute talde jeltzaleak hurrengo udal hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrendako buru izan dadin

UGAO-MIRABALLES

2022/11/02

Ekaitz Mentxaka izango da, berriz ere, Ugao-Miraballeseko alkategai jeltzalea

Egungo alkateak bere hirugarren kandidaturari helduko dio “indarberrituta eta jarraitzeko gogotsu”, bai eta “hiribildua hobetzen jarraitzeko proiektuekin” ere

LEIOA

2022/11/01

Iban Rodriguez izango da berriro Leioako alkate izateko EAJ-PNVren hautagaia

Herriko Uri Buru Batzar jeltzaleak egungo alkatea aukeratu du EAJ-PNVk 2023ko udal-hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrendaburu izateko

Bizkaia BBNN

2022/10/31

Aldundiak 2023ko Aurrekontuen Foru Arauaren proiektua erregistratu du Bizkaiko Batzar Nagusietan

Aldundiko sail bakoitzeko arduradunek azaroaren 8tik aurrera azalduko dituzte euren kontuak Ogasun eta Finantzetako batzordean. Herritarrek hamar eguneko epea izango dute alegazioak aurkezteko Batzar Nagusien webguneko ‘Herritarren Atariaren’ bitartez.

ARTEA

2022/10/28

Alberto Intxaurraga hautagai izango da berriro Artean

Arratiako udalerriko EAJ-PNVko alderdikideek beren konfiantza jarri dute egungo alkatearengan, hurrengo hauteskundeetan berriz ere alkategai izan dadin. Intxaurragak ilusioz beteta dagoela esanez adierazi du Artearen alde egiten jarraitzeko gogo handia duela.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!