Prentsa Aretoa

Berriak

2022/11/04

Ortuellako EAJ-PNVko alderdikideek Saulo Nebreda Trevejo berraukeratu dute alkatetzarako

Egungo alkateak esan du “lehen eguneko ilusio berbera” duela EAJ-PNVk meatzaldeko herri honetan duen proiektua aurrera eramaten jarraitzeko

rss Ezagutzera eman
Ortuellako EAJ-PNVko alderdikideek Saulo Nebreda Trevejo berraukeratu dute alkatetzarako

ARGAZKIA JAITSI

Saulo Nebreda Trevejo (Ortuella, 1979), Ortuellako egungo alkatea, izango da 2023ko maiatzean egingo diren udal hauteskundeetara eramango duen zerrendako burua. Ortuellako jeltzaleek hirugarren aldiz aukeratu dute Nebreda eta berak “lehen eguneko ilusio berbera” duela esan du EAJ-PNVk Ortuella herriaren garapenerako duen proiektua aurrera eramateko. “Irtenbideak ematen jarraituko dugu, beti herritarren ondoan”, aurreratu du.

“Kandidatura berria onartu du sentsazio onez beteta”, baieztatu du. 2019an hasi zuen legealdia neurri handi batean Covid-19aren kudeaketak baldintzatuta egon den arren “gure udalerriarentzat oso garrantzitsuak diren askotariko proiektuak garatu ahal izan ditugu”. Ildo beretik nabarmendu du skate park izenekoaren obrak amaitu direla, Otxartaga auzoaren eraberritze integrala egin dela, bai eta futbolzelaiko inguruak, udal kiroldegia eta Otxartaga parteko kirol pista ere, bestelako jardueren artean. Halaber, “etxebizitza sozialen fatxadak birgaitu ditugu, argi tradizionalen ordez LED argiak jarri ditugu kirol instalazioetan eta askotariko hobekuntzak egin ditugu energia alorrean, Garapen Jasangarrirako Helburuetara moldatzeko, argitu du.

Baina Nebredak azaldu nahi izan du oraindik hainbat proiektu daudela burutu gabe, martxan daudenak eta amaitu behar direnak. Hauen artean dago “igeritokien teilatua instalatzea, udaletxea eraberritzea, arrapala mekanikoak instalatzea gure udalerria irisgarriago egiteko eta, zalantzarik gabe, industriaren garapenarekin jarraitzea”. Zalantzarik gabe “alkate izan naizen 10 urte hauen buruan lehen eguneko ilusio berbera dut Ortuella bizitoki adeitsuagoa izan dadin, modernoagoa”, baieztatu du.

Hautagai jeltzaleak ikasketak egin zituen San Félix Ikastetxean, Asti Lekun eta Somorrostroko Lanbide Ikastetxean eta azkenean Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Ezkonduta dago eta bi seme ditu. Kaletik gustura dabilela aitortu du: “Atsegin dut Ortuellako herritarrekin hitz egitea eta egotea”, “naturaltasun osoz” egiten duen zerbait. Geratzen zaion denbora librea banatzen du “familiaren eta lagunartearen artean”. Kirola ere du gustuko “baina ez dut gehiegi praktikatzen”, aitortu du erdi brometan. Ortuellako elkarte pilotazaleko presidente izan zen, bai eta Euskadiko Pilota Federakundeko presidente ere; Futbola eta padela ere ditu gustuko. “Herri honetan nabarmenduko nukeena da bertan bizi den jendea. Ortuellako herritarrak jatorrak dira, gure herriarekin harreman sendo eta estua dugu eta hala erakusten dugu leku guztietan”, esan du harrotasun puntu batekin.