Prentsa Aretoa
Berriak
2022/10/28
Alberto Intxaurraga hautagai izango da berriro Artean
Arratiako udalerriko EAJ-PNVko alderdikideek beren konfiantza jarri dute egungo alkatearengan, hurrengo hauteskundeetan berriz ere alkategai izan dadin. Intxaurragak ilusioz beteta dagoela esanez adierazi du Artearen alde egiten jarraitzeko gogo handia duela.
Alberto Intxaurraga Goti (Artea, 1969) izango da berriro EAJ-PNVk Artean 2023ko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen zerrendaburua. “Duela lau urte esan nuen gure Udala berriz lideratzeko prest nengoela, sendotasunez, batasunaren bidetik eta ilusioz beteta, eta lortu egin dugu”, azaldu du egungo alkateak 2019ko hauteskundeetan EAJ-PNVrentzat Arteako Alkatetza berreskuratzea lortu zuela gogora ekarriz. Egia da “ez dela legealdi erraza izan, COVIDaren kudeaketak dena nahasi baitu”, baina konfiantzagatik ilusioz eta esker onez beterik dagoela ziurtatu du, eta Artearen alde eta bere herrikideen mesedetan lan egiten jarraitzeko gogo handiarekin.
Egungo alkateak azaldu du, agintaldi honetan zehar, EAJ-PNVk duela lau urte aurkeztu zituen ekintzetako asko garatu direla. Horien artean nabarmentzekoak dira Artea udalerri garbiagoa bilakatzera bideratutakoak, auzoak eta auzo-bideak irisgarriago egitera bideratutakoak, edo Udala herritarrei hurbiltzera zuzendutako neurri guztiak. Baina horietatik guztietatik, hautagaiak bereziki nabarmendu nahi du “gure aztarna ekologikoa murriztera bideratutako zeregin ugarietan jarri nahi den lana, argi publikoak berritzearekin, eraikin publikoetan plaka fotovoltaikoak instalatzearekin edo auto elektrikoentzako karga-puntuak martxan jartzearekin”.
Hori izango da hurrengo legegintzaldiari begira EAJ-PNVren hauteskunde-programan jasoko den puntu garrantzitsuenetako bat. “Alderdi gisa, eta baita Udaletik ere, 2030 Agendan planteatzen diren helburuak betearaziko dizkiguten proiektuak sustatzen jarraituko dugu”. Iraunkortasunaren aldeko apustu horretan, Intxaurragak udalerrian energia-komunitateak sortzeko oinarriak jartzea proposatuko du.
Egungo alkatea, Arteako EAJ-PNV taldearekin elkarlanean, lanean hasi da dagoeneko hurrengo agintaldira begira, herritarrek beren konfiantza berresten badiote, garatu nahiko lituzkeen proiektuetan. Ildo horretan, proiektuetako bat da ekomuseoaren eraikina bizitzaz beteko duen proiektua behin betiko martxan jartzea (joan den apirileko sutearen ondorioz atzeratu egin zen ekintza hori), Artearen sustraiak eta historia mantenduz. Espazio hori eraldatu eta egokitu egingo da, euskal musika tradizionala eta bereziki Arratiakoa berreskuratu eta bultzatzera bideratutako proiektu bat babesteko. Era berean, Hiri Antolamenduko Plan Orokor berria (HAPO) hurrengo agintaldian onartu ahal izango dela aurreikusten da. “Horri esker, gure gazteak Artean bizi eta hazi ahal izango direla bermatuko dugu. Badakigu Artea udalerri txikia dela, baina gure bizilagunei erraztasun guztiak eman behar dizkiegu. Bide horretan ikusiko gaituzte”, ziurtatu du hautagaiak.
Intxaurragak lanerako gaitasun handia du, elkarrizketarako joera handia du eta bere udalerriko eta bizilagunen errealitatea ezagutzen du. Marketineko gradu bat ikasi zuen eta galdaragintzako enpresa bateko arduradun gisa lan egiten du. Bi seme-alaba ditu. Udaleko bizitza politikoa esparru ezaguna da harentzat; izan ere, gaur egungo alkate karguaz gain, zinegotzi gisa bi legegintzaldi eman ditu (1987-1991 eta 2015-2019). Era berean, EAJ-PNVren Uri Buru Batzarreko kide ere izan da hainbatetan.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25