Prentsa Aretoa

Berriak

2022/11/10

Oroimenaren egunaren kariaz gaurko deitu diren ekitaldi guztietan parte hartuko du EAJ-PNVk

Talde jeltzaleko barne kargudunek eta erakundeetako ordezkariek gaur, Azaroak 10, indarkeriaren eta terrorismoaren biktima guztiak omendu dituzte

rss Ezagutzera eman
Oroimenaren egunaren kariaz gaurko deitu diren ekitaldi guztietan parte hartuko du EAJ-PNVk

ARGAZKIA JAITSI

OHARRA: Ekitaldien irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian

EAJ-PNVko barne kargudunek eta ordezkari instituzionalek parte hartu dute eta parte hartuko dute gaur Euskadin Memoriaren Egunaren kariaz deitu diren ekitaldi guztietan. Indarkeriaren eta terrorismoaren biktima guztiak gogoratzeko eguna da gaurkoa, oroimena aldarrikatzen baita bizikidetzaren eta errespetuaren oinarri gisa.

EAJ-PNVren EBBren presidente Andoni Ortuzar izan da gaur Bilboko Udalak Oroimenaren Egunaren kariaz egin duen ekitaldian. Udalak Casilda Iturrizar parkea aukeratu du biktimak omentzeko.Ekitaldiko buru gisa, Juan Mari Aburto alkatea izan da bertan, eta ondoan izan du Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Otadui . Bilbon biktimak omentzeko egin den ekitaldian izan da Itxaso Atutxa BBBren presidentea, besteak beste EAJ-PNVko gainerako barne kargudunekin eta erakundeetako ordezkariekin.

Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria izan dira urtero Euskal Ganberan egin ohi den ekitaldiko buru. Bertaratuen artean zeuden EAJ-PNVren legebiltzar taldeko bozeramaile eta GBBko buru Joseba Egibar; Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua; Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; Ekonomia eta Ogasun sailburu Pedro Azpiazu; Ekonomiaren Garapen,Iraunkortasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapia ; Segurtasun sailburu Josu Erkoreka eta EAJ-PNVko legebiltzarkideen ordezkaritza zabal bat.Iñigo Iturrate Eusko Legebiltzarreko talde jeltzaleko koordinatzaileak memoriadun etorkizuna aldarrikatu du eta bere adierazpenetan berretsi duenez “ezin dugu ahaztu, ez dugu ahaztu behar eta ez dugu ahaztu nahi. Ez dugu egin nahi, ez behintzat pairatu dugun min bidegabearen irakurketa kritikoa egin gabe. Denoi dagokigu hau, baina bereziki helburu politikoak zituen indarkeria baliatu edo justifikatu zutenei. Gaur da Memoriaren Eguna eta argi eta garbi esaten dugu gertatu zena bidegabea izan zela eta ez zela sekula gertatu behar”.

Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek hiriburuko Udalak Memoriaren Plaza inauguratu berrian egin duen lore eskaintzan parte hartu du.Urtaranek azpimarratu nahi izan du “Memoriaren Plaza honen balioa. Hemen aldarrikatzen dugu Vitoria-Gasteiz Giza Eskubideen urraketa sufritu duten biktima guztiekin dagoela. Eta gaur bereziki garrantzitsua da adieraztea inpunitatearekin amaitu behar dugula, biktimak berriz ere biktimizatu egiten dituelako eta zor zaien erreparazioa eta duintasunaren,justiziaren eta egiaren aitorpena ukatzen zaielako”, baieztatu du.

Donostiako Udalak, Eneko Goia alkatearekin eta gainerako udal taldeetako ordezkariekin, lore eskaintza egin du Alderdi Ederren, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak omentzeko jarri zen monolitoan.

Gaurko ekitaldi nagusia egingo da Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuaren eskutik. 18:00etan izango da erakunde honek María Díaz de Haro kalean duen egoitzan, Bilbon. Ekitaldiko buruak izango dira Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken Sailburua ,eta bertan aurkeztuko da `Euskadin Memoriaren gizarte-eraikuntzarako oinarri partekatuak´ izenburuko agiria.

Memoriaren Eguna 2010ean ezarri zuten euskal erakundeek. Azaroaren 10a aukeratu zuten egun honetan ez delako sekula heriotza-atentaturik egin.