Prentsa Aretoa
Berriak
Kongresua
2020/01/04
Aitor Estebanek balorazio “positiboa” egin du Sánchezen diskurtsoaz, baina ohartarazi du gakoa izango dela gobernuaren eta parlamentuaren jarduna “nola zehaztu eta garatuko ote den”
Euskal Taldearen bozeramaileak nabarmendu duenez “lehen aldiz, Espainiako Gobernurako hautagai batek aitortu du Euskadin eta Katalunian nazio nortasun auzia” dagoela, eta presidentegai sozialistari “neurritasuna” opatu dio alderdi batzuen aldetik jasoko duen “etengabeko erasoari” aurre egiteko orduan
Kongresua
2019/12/30
Euskal Agenda garatzeko eta ezberdinen arteko elkarrizketa ahalbidetzen duen inbestidura akordioa izenpetu dute EAJ-PNVk eta PSOEk
Andoni Ortuzarrek eta Pedro Sánchezek Madrilen izenpetu dute hamabi puntuko dokumentua, EAJ-PNVko sei diputatuek hautagai Sozialistari emango dioten baietza eta Gernikako Estatutuaren arabera falta diren transferentziak burutzeko konpromisoa jasotzen dituena
Kongresua
2019/12/25
Felipe VI.aren diskurtsoa "autoestimua elikatzeko saiakera" izan zela deitoratu du Estebanek, "errealitatea aitortzekoa" izan beharrean
Espainiako erregearen mezua baloratzeko eskaini duen prentsaurrekoan, Estebanek kritikatu du Euskadi aipatu ere egin ez zuela eta Kataluniaz esan zuela zerrenda luze bateko “beste kezketako bat” dela
Kongresua
2019/12/13
Euskal Taldeak Legealdi honetako lehen 6 Lege Proposamenak aurkeztu ditu dagoeneko
Hiru urtetan,hirugarren aldiz, jeltzaleek ekimen legegileak aurkeztu dituzte Sekretu Ofizialen legea aldarazteko, Zigor Kodetik betiko espetxe zigor berrikusgarria kentzeko eta `Mozal Legea´ izenez ezagutzen dena, Auzitegi Konstituzionalaren Legea, Gobernua arautzen duela edo Kongresuaren Erregelamendua aldarazteko
Kongresua
2019/12/06
Esteban: “Agerikoa da Estatu ereduak porrot egin duela, premiazkoa da Euskadi eta Kataluniako lurralde auzia konpontzea”
Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak gaurko prentsa aurrekoan gogoratu du Espainiako Konstituzioa “Euskadiko erroldatutakoen %30ek” baino ez zuela babestu, eta baieztatu du euskal hiritargoa gaur egun 1978an bezain urrun sentitzen dela Konstituziotik, eta behar bada orduan baino urrunago
Kongresua
2019/12/03
EAJ-PNVko sei ordezkariek Diputatu izaera osoa eskuratu dute
Gorteak eratzeko bilkuran, diputatu jaun-andre jeltzaleek Konstituzioa lege aginduz betetzea hitzeman dute eta iragarritakoarekin bat eginez bozkatu dute Vox Kongresuko Mahaitik kanpo uzteko
Kongresua
2019/11/27
EAJ-PNVk ez du 'Dekretu Digitala' deiturikoa onartzen, administrazio autonomikoetan "egitatearen bidetik esku hartzea" dakarrelako
Kongresuko Diputazio Iraunkorrean, Mikel Legarda diputatu jeltzaleak gaia "ahalik eta azkarren bideratzeko" eskatu dio Espainiako Gobernuari
Kongresua
2019/10/11
EAJ-PNVk poz handiz esan du “ekinaren ekinez” lortu duela Lemoizko zentraleko lurrak euskal erakundeen esku geratzea
Aitor Estebanek gogoratu du “ekinean” jarraituko duela Espainiako Gobernuak gainerako konpromisoak bete ditzan, “ez baitu zentzu handirik ohiko gaiak geldituta geratzea gobernua funtziokoa delako”
Kongresua
2019/10/09
Aitor Estebanek Sánchezen gelditasun politikoa eta hauteskundeei begira erakusten duen hiperaktibitatea txarretsi ditu: “Funtzioko presidentea baino, funtzioz funtzio dabilen presidentea da”
Hautagai jeltzaleak kritikatu du gobernua “geldituta” dagoela ohiko gaietarako, besteak beste Euskal Agenda betetzeko eta eskuduntzen transferentzia burutzeko, bere presidentea buru belarri alderdiko ekitaldietan eta elkarrizketetan buru belarri ari den bitartean
Kongresua
2019/10/06
Estebanek Sánchezi erantzun dio Estatutuarekin “berandu” dabilela, eta ohartarazi nahi izan du PSOEk Cs edo PPrekin bat egiten badu kaltetzeko baino ez dutela aipatuko
Bilboko Deustu auzoan eskaini dituen adierazpenetan hautagai jeltzaleak baieztatu duenez “EAJ ekuazioan ez badago, Euskadi ere ez da egongo”
Kongresua
2019/10/03
Josune Gorospek nabarmendu du hauteskundeetako gastua %10 beheratzea “zinismo hutsa” dela, eta neurri horrek lurralde esparruko alderdiak kaltetzen dituela salatu du
Azaroaren 10eko hauteskundeetarako Bizkaiko hautagai jetzaleak gogora ekarri du EAJ-PNVk hitzez-hitz betetzen duela EUDELen baitan kanpoko publizitate inbaditzailea ezabatzeko adostu zen akordioa
Kongresua
2019/07/23
EAJ-PNVk abstentzioa bozkatuko du Pedro Sánchezen inbestiduraren lehen bozketan. “Guk ezin dugu atxikimendu huts batekin bat egin”
Aitor Estebanek hautagai sozialistari planteatu dio aukera “baliatzea” “giro politikoa lasaitzeko, Estatu eredu berri bat ahalbidetzeko eta pendiente dauden erronkei aurre egiteko”