Prentsa Aretoa
Berriak
2019/12/03
EAJ-PNVko sei ordezkariek Diputatu izaera osoa eskuratu dute
Gorteak eratzeko bilkuran, diputatu jaun-andre jeltzaleek Konstituzioa lege aginduz betetzea hitzeman dute eta iragarritakoarekin bat eginez bozkatu dute Vox Kongresuko Mahaitik kanpo uzteko
Aitor Esteban, Idoia Sagastizabal, Josune Gorospe, Mikel Legarda, Joseba Agirretxea eta Iñigo Barandiaran diputatu jaun-andreek EAJ-PNVko Diputatu izaera osoa eskuratu dute gaur.
Gorte Nagusiak eratzeko bilkuran Esteban, Sagastizabal eta Gorospek, Bizkaiko Diputatuek; Legardak, Arabako Diputatuak; eta Agirretxea eta Barandiaranek, Gipuzkoako Diputatuek, XIV. Legealdiko parlamentari izaera eskuratu dute. Denek, Mikel Legardak izan ezik, erabili dute Konstituzioa lege aginduz betetzeko formula eta Idoia Sagastizabalek, Josune Gorospek, Joseba Agirretxeak eta Iñigo Barandiaranek, euskaraz ere egin dute.
Sei diputatuek, EAJ-PNVren EBBko presidente Andoni Ortuzarrek planteatu zuen “hesi demokratiko” deitu zuenarekin ados, Vox-eko ordezkariak Kongresuko Mahaitik kanpo uzten saiatu dira. Horrela, Sei diputatu jeltzaleek PSOE eta Podemos-en hautagaien alde egin dute Kongresuko Mahaiko kideak aukeratzeko bozketan, besteak beste Meritxell Batet-en alde egin dute Kongresuko Mahaiburua aukeratzeko bozketan.
Gorte Nagusiak eratutakoan, EAJ-PNVko ordezkariek Gobernua eratzeko prest agertu diren taldeei eskatu diete “albait arinen” egitea, behin-behinekotasun egoeran urte betea eman ondoren, euskal autogobernuaren eta euskal herritarren ongizatearen aldeko lanari heltzeko. Jeltzaleek “premiazko” jo dute “egonean jarraitzen duten erronkei ekitea, gehiago atzeratzerik ez dagoelako”. Egoera honetan daude lan merkatuaren erreforma, Pentsio Sistemaren erreforma, Estatu osoan bizi den lurralde krisia eta eskubide eta askatasunen inguruko legeria,besteak beste.
Nabarmenak...
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/13
Eusko Jaurlaritza
2024/11/11
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25