Prentsa Aretoa

Berriak

2019/12/13

Euskal Taldeak Legealdi honetako lehen 6 Lege Proposamenak aurkeztu ditu dagoeneko

Hiru urtetan,hirugarren aldiz, jeltzaleek ekimen legegileak aurkeztu dituzte Sekretu Ofizialen legea aldarazteko, Zigor Kodetik betiko espetxe zigor berrikusgarria kentzeko eta `Mozal Legea´ izenez ezagutzen dena, Auzitegi Konstituzionalaren Legea, Gobernua arautzen duela edo Kongresuaren Erregelamendua aldarazteko

rss Ezagutzera eman
Euskal Taldeak Legealdi honetako lehen 6 Lege Proposamenak aurkeztu ditu dagoeneko

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren Euskal Taldeak Behe Ganberaren Erregistroan aurkeztu ditu XII. Legealdian Osoko Bilkurak izapidera onartu zituen sei Lege Proposamenak, baina izapidea burutzerik izan ez zutenak Mahaian eta Batzordean egin zitzaien blokeoaren ondorioz. Jeltzaleek, porrot egin zuen XIII. Legealdian egin zuten bezala, oraingoan ere aldarrikatu dute Sekretu Ofizialen Legea, Zigor Kodea,Hiritarren Segurtasuna Babesteko Legea, Auzitegi Konstituzionalaren Legea, Gobernu Legea edo Kongresuaren Erregelamendua aldarazi beharra.

Euskal Taldeak lehenagotik aurkeztutako ekimen hauek berriro planteatu ditu “ordenamendu juridiko osatuagoa,orekatuagoa eta eguneratuagoa izateko bidea egiten laguntzen duten aldaketak” direlako, eta dei berezi bat egin du “albait arinen jarduera legegileari heltzeko”, behin behinekotasun egoeran urte betea eman ondoren eta XII. Legealdian taldeek Kongresuko organoetan ezarri zuten blokeoaren bidez, honakoak eta beste hainbat proposamen legegile aurrera ateratzea eragotzi ondoren.

Ekimen multzo honez gain, Euskal Taldeak jakinarazi nahi du egunotan lanean ari dela beste hainbat ekimen batzuk aurkeztera begira.

Ondorengoak dira esandako Lege Proposamenak:

1-SEKRETU OFIZIALAK

2-ZIGOR KODEA (Betirako Espetxe Zigor Berrikusgarria)

3-‘MOZAL LEGEA

4-AUZITEGI KONSTITUZIONALA

5-GOBERNU LEGEA (Jarduneko Gobernuari Kontrol egitea)

6-ERREGELAMENDUA (LBP eta Mozioen Kontrola)