Prentsa Aretoa

Berriak

BBB

2014/09/01

Itxaso Atutxa: “Harrigarria da PPk Udal Legeari uko egin izana, ekainean bertan ados zegoela kontuan hartzen badugu"

Itxaso Atutxa EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak baieztatu duenez, harrigarria da PPk eta Arabar Aldundiak Udal Legeari uko egin izana, iragan ekainean akordio batetara heldu zirela kontuan hartuta. "PPk Ekainean onartzen zuena zergatik ez ote duen orain onartzen argiago adierazi ezik, ez dugu ulertuko" azaldu du.

BBB

2014/07/30

Itxaso Atutxak "itxaropentsu" jo du Fagorren albistea baina "zuhurtziaz eta lasaitasunez" jardun nahi du

EAJ-PNVren BBBko presidente Itxaso Atutxak baieztatu du "itxaropenez" jaso duela Catalunyako Cata enpresak Fagor elektrotresnak erosi berri duelako albistea, baina iragarri du "zuhurtziaz eta lasaitasunez" jokatu beharra dagoela, catalunyar enpresak emaniko epeak "oso laburrak" direlako.

BBB

2014/07/29

Itxaso Atutxak "hasiera urrats okertzat" jo du Sánchezek PPrekin kontsulta debekatzearen inguruan "elkartzearen" aldeko apustua egin izana

Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak Onda Vasca irratian Pedro Sánchezen eta Mariano Rajoy-ren artean atzo burutu zen bileraz galdetuta erantzun du "hasiera urrats okerra" izan dela PSOEko buruak PPrekin "debekatzearen" inguruan elkartzeko egin duen apustua, buruzagi biek Catalunyako galdeketari uko egin diotelarik.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!