Prentsa Aretoa

Berriak

2014/09/12

Itxaso Atutxa: “Oso gogorra litzateke catalunyar kontsulta XXI. Mende honetan non eta Europan debekatzea"

EAJ-PNVren BBBko presidente Itxaso Atutxak baieztatu du "oso gogorra" litzatekeela " XXI. Mendean Europan" catalunyar kontsulta debekatzea. Zentzu horretan gaineratu du Artur Mas Catalunyako presidentea "konbentzituta" ikusten duela ekimen hori aurrera ateratzeko.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Herri Irratiari eskainitako elkarrizketan, Atutxak azaldu du Diada "oso egun garrantzitsua" izan zela catalunyarrentzat, eta azpimarratu duenez "aurrekoetan bezala,berriro ere erakutsi da zer den gizalegez jokatzea eta gizarte batek demokratikoki eskatzen duena eskubidea dela eta ez zaiola aitortzen".

"Ikusgarri geratu da Europan 2014 urtean halako aldarriak era guztiz baketsua eta jai giroan egin daitekeela, sentimendu osoz eta oso,oso jendetsua" gaineratu du.

Bizkaiko jeltzaleen buruak gaineratu du "asko" direla Euskadi eta Catalunya banatzen dituzten gauzak baina ez "nazio bi izateko asmo eta gogoa, eta hala aitortuak izan daitezela,beren estatus propioarekin Europan eta munduan".

"Baina bai banatzen gaitu nazio bakoitzean ematen den egoerak" esan du Atutxak "guk Euskadin abantaila txiki bat daukagu,gure erakundeen egituraketa propioa eta berezia delako" eta baita "indartsuagoa da eta sustrai sakonagoak ditu",gainera "Hitzarmen Ekonomikoa ere badaukagu".

Dena dela "nolabaiteko bekaizkeria" sentitu duela aitortu du "egitasmo horren alde egon den gizarte kohesioagatik". Azaroaren 9an kontsulta ospatzearen inguruan esan duenez "ematen du Mas presidentea erabat konbentzituta dagoela eta " epeak ere badaude lege berria agertu ahal izan dadin" baina baita eragozteko "tresneria "martxan jartzeko ere.