Prentsa Aretoa

Berriak

2014/09/22

Atutxa: “Eskozian ireki den prozesuak agerian utzi du europar buruzagi batzuek elkarrizketarako duten borondatea"

EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak Alex Salmond Eskoziako Ministro nagusiaren dimisioaz galdetu diotenean onartu du iragarpenak "ezustea" eragin ziola, baina "erabaki logikoa" izan dela. "Iruzurrik egiten ez duen gizona dela erakutsi du,eta bere politika propioarekin koherentea dela"gaineratu du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Buru jeltzalearen ustetan "orain, Londresekin irekiko diren elkarrizketekin, Cameron-en Gobernuari bi egoera planteatzen zaizkio. Lehena, eskoziar herriari emaniko hitza mantentzea eta,bigarrena, Erresuma Batuko egituraketa instituzionala berrantolatzea. Orain, Gales eta Ipar Irlandak Eskoziak jaso duen gauza bera eska lezakete". Atutxaren aburuz "Eskoziar erreferendumak aurrekaria ezarri du Europan. Eskozian ireki den prozesuak agerian utzi du europar buruzagi batzuek elkarrizketarako duten joera, eta Rajoy-k Cameron-engandik ikasi beharko luke".

ETBri eskaini zaion elkarrizketan eta Euskadin ere erreferendum aldia ireki ote den galdetu diotenean, burukide abertzaleak baieztatu du gaur egun  aldi hori ez dela oraindik zabaldu. "Lehenengo eta behin, hiritargoari egin beharreko galdera planteatu beharko litzateke, eta horregatik gaude Eusko Legebiltzarrean Autogobernu Ponentzian murgilduta. Hor eman behar da Euskadiko eragile sozial eta politiko ezberdinen arteko kohesioa eta, horretan oinarrituta, galdera bat edo beste irtengo da".

Idoia mendia PSEren Idazkari Nagusi izendatua izan denez geroztik eman daitezkeen aldaketan inguruan, Itxaso Atutxak zera azaldu du "PSEren baitan eman behar den aldaketa nagusiena alderdi barruan eman behar da. Guk beti planteatuko dugu jarrera baikorra eta orain arte, Mendiak ere erakutsi du hori. Benetan sinesten dut PSE herri honekiko arduratsua izango dela, eta horren arabera jardungo duela".