Prentsa Aretoa
Berriak
2014/07/30
Itxaso Atutxak "itxaropentsu" jo du Fagorren albistea baina "zuhurtziaz eta lasaitasunez" jardun nahi du
EAJ-PNVren BBBko presidente Itxaso Atutxak baieztatu du "itxaropenez" jaso duela Catalunyako Cata enpresak Fagor elektrotresnak erosi berri duelako albistea, baina iragarri du "zuhurtziaz eta lasaitasunez" jokatu beharra dagoela, catalunyar enpresak emaniko epeak "oso laburrak" direlako.
Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan Atutxak azpimarratu du orain "kezka nagusia" Edesa lantegian dagoela, Donostiako 1. Merkataritza Epaitegiak emaniko autoan "ez baita argi geratzen" catalunyar enpresak Basauriko lantegiarekin egingo duena, eta Cata enpresak berak ere "ez du ezer argitu".
"Itxaron beharra dugu eta gauzak tentuz eta zuhurtziaz hartu, epeak oso laburrak direlako, hau da, irailean hasi eta urrian produzitzen hastea, jada abuztuan sartuta gaudenean. Uste dut ez dela batere erraza izango horrelako aldaketa handia egitea. Zenbat eta lasaiago egin, seguruenik, epe luzeagoan, orduan eta segurtasun handiagoa egongo da" azaldu du.
Dena dela, Bizkaiko jeltzaleen buruak azpimarratu du albistea "itxaropentsu" jaso dutela eta orain "Bizkaitik ikusita" "bere kezka nagusia" dela Basauriko Edesa lantegiaren etorkizuna.
Zentzu berean gogoratu du Argeliako Cevital enpresak Fagor eskuratzeko egin zuen eskaintzaren barruan Txileko Ecomac enpresarekin akordio bat zegoela Edesan inbertitzeko. "Catarekin zalantza batzuk ditugu,autoan ez delako argi geratzen eta ez dakigulako zer gertatuko den, Catak berak ez duelako ezer argitu, baina ea hurrengo asteotan argitzen dugun" azaldu du.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/04/18
DURANGO
2026/04/17
ONDARROA
2026/04/17
LEMOIZ
2026/04/16
LEKEITIO
2026/04/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












