Prentsa Aretoa

Berriak

2006/01/26

EAJ/PNV en Zalla y Güeñes apuestan por el futuro del sector papelero en la zona

Gueñes (Sodupe, Olakoaga, Zaramillo eta Güeñes) eta Zallako EAJ/PNV alderdiaren Uri Buru Batzarrek, Virtisu enpresak bizi duen egoerari dagokionez, lehenbizi adierazi nahi dugu kezkatuta eta atsekabetuta gaudela lantegi hori lekuz aldatuko delako. Lantegia, paper-fabrika integral baten proiektuan sartzen da eta Enkarterrietako enpleguaren eta garapen ekonomikoaren euskarri garrantzitsua da.

Ezagutzera eman
Gueñes (Sodupe, Olakoaga, Zaramillo eta Güeñes) eta Zallako EAJ/PNV alderdiaren Uri Buru Batzarrek, Virtisu enpresak bizi duen egoerari dagokionez, lehenbizi adierazi nahi dugu kezkatuta eta atsekabetuta gaudela lantegi hori lekuz aldatuko delako. Lantegia, paper-fabrika integral baten proiektuan sartzen da eta Enkarterrietako enpleguaren eta garapen ekonomikoaren euskarri garrantzitsua da. Virtisu enpresaren jabeak bere garaian erakunde mailan hartutako konpromisoak betetzen ari direlako premisa hartu dugu aintzat eta, beraz, egoera zail hau interes politikoen aldetik erabiltzeko asmoak erabat baztertzen dituztela. Baina ez dugu ulertzen -bere arduradunen esanetan paper-fabrika integralaren proiektuaren alde egiten jarraitzen bada- zergatik hobetuko diren soilik Kataluniako lantegiaren baliabideak eta ez Gueñesko enpresaren baliabideak. Egoera horrekin bat egiten dugu, Virtisu enpresako 60 langilerengan eragina izan dezakeelako. Benetan espero dugu egoera hau konpontzea, batez ere langileen eta euren familien etorkizunari (pertsonala eta lanekoa) begira. Ildo horretan, berriz esan nahi dugu, Kadagua haranaren industri ezaugarriak kontuan hartuta, enpresek eremu hau ukitzen duten proiektuei buruz hartzen dituzten erabakiak garrantzitsuak direla. Izan ere, haraneko industria sektore jakin batzuetan dago bilduta. Azkenik, Zalla eta Gueñesko EAJ/PNV alderdiaren Uri Buru Batzarrak prozesu osoa zaintzen egongo gara, ustezko erabaki honen atzean udalerrietako herritarren bizi-kalitatea murriztuko duen ezer agertu ez dadin. Eta, zalantzarik gabe, gure udalerriek industriako proiektu berriak jartzeko baldintza ezin hobeak dituztela uste dugu. Badakigu, dena den, mundu osoan ageri den lekualdatzeen prozesuak hemen dauden enpresak kanpora joatea eragin dezakeela baina baita kanpoko enpresak gure eskualdean finkatzea ere. Horretan ari gara lanean, hain zuzen ere.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!