Prentsa Aretoa

Berriak

2006/04/18

Urkulluk EAJren “negoziaziorako gaitasuna” azpimarratu du, gaitasun horrek EAEren aurrekontuak onestea bideratu baitu

EAErako azken hauteskundeak egin zirenetik urtebete igaro den unean, Eusko Alderdi Jeltzalearen EBBren bozeramaile Iñigo Urkulluk azpimarratu duenez, bere alderdiaren “negoziaziorako gaitasunak” Erkidegoko aurrekontuak onestea ahalbidetu du.

Ezagutzera eman
RNEk egin dion elkarrizketan, Urkulluk onartu egin du hirukoak “arazoak” dituela gobernatzeko Legebiltzarreko indar politikoen korrelazioagatik, baina adierazi du “ohituta daudela eragozpen horiei aurre egiten”.
 
Haren iritzian, alderdi jeltzaleak “hiritarren eguneroko arazoak konpontzeari lehentasuna ematen jakin du”, eta horrela, “oinarri-oinarrizkoak” diren aurrekontuak ez ezik, “zenbait proiektu” ere onetsi dira Eusko Legebiltzarrean.
 
"Ildo horri jarraiki, negoziaziorako gaitasuna izan dugu euskal hiritarren eguneroko arazoez arduratu garelako”, adierazi du Urkulluk amaitzeko.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!