Prentsa Aretoa
Berriak
2026/07/07
Derioko EAJ-PNVren Uri Batzarrak Nekane Aiarza Zallo aukeratu du 2027ko udal hauteskundeetarako alkategai
Egungo zinegotziak bere gain hartuko du jeltzaleen proiektua gidatzeko erronka, Derio moderno, jasangarri, euskaldun eta pertsonengan oinarritua eraikitzen jarraitzeko.
EAJ-PNVren Derioko Uri Batzarrak Nekane Aiarza Zallo berretsi du 2027ko udal hauteskundeetarako Derioko alkate izateko hautagai gisa. Izendapen horren bidez, alderdi jeltzaleak udal kudeaketan eskarmentua, prestakuntza sendoa eta herriarekiko zein herritarrekiko konpromiso irmoa uztartzen dituen hautagaitzaren alde egin du.
Deustuko Unibertsitatean Soziologian lizentziaduna da Nekane Aiarza, eta enpresen administrazio eta zuzendaritzan, Big Datan eta Bussines Intelligencen eta Adimen Artifizialean prestakuntza espezializatua du. Gaur egun Derioko Udaleko zinegotzia da, eta Giza Baliabideak, Ogasuna eta Aurrekontuak eta Partaidetza eta Herritarren Arreta arloetan egiten du lan. Ibilbide horri esker, udalerriaren errealitatea eta herritarren beharrak gertutik ezagutzeko aukera izan du.
Uri Batzarrak hautatu ondoren, Aiarzak eskerrak eman zituen beragan jarritako konfiantzagatik, eta ardura berri hau "ilusioz, arduraz eta zerbitzurako bokazio handiz" hartzen duela adierazi zuen.
"Ohore handia da nire alderdikideen konfiantza jasotzea Derion EAJ-PNVren proiektua gidatzeko. Erronka honi gertutasunean, elkarrizketan eta kudeaketa onean oinarritutako konpromisoarekin helduko diot, herritarrekin batera Derio moderno, jasangarri, euskaldun eta guztientzako aukerez betetako herria eraikitzen jarraitzeko. Etorkizuneko proiektu garrantzitsuak ditugu martxan, eta nire konpromisoa da orain arteko arduraz eta ilusio berarekin lan egitea horiek errealitate bihurtzeko eta gure udalerria hobetzen jarraitzeko”.
Hautagaiak nabarmendu zuen udal politika pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, aukera berriak sortzeko eta gizarte-kohesioa indartzeko tresna bezala ulertzen duela. Horretarako, entzute aktiboa, adostasuna eta lankidetza jo zituen jardun politikoaren oinarri nagusitzat. Ildo horretan, etapa berri honi plangintzan, gertutasunean eta kudeaketa onean oinarritutako gobernantza-ereduari jarraipena emateko borondatez ekingo diola adierazi zuen, Derioren etorkizunerako estrategikoak diren proiektuak bultzatuz.
Izendapen honekin, EAJ-PNVk etapa berri bati ekin dio 2027rako bere proiektua prestatzen, Deriori egonkortasunean, kudeaketa arduratsuan eta herritarren ongizatearekiko etengabeko konpromisoan oinarritutako lidergoa eskaintzen jarraitzeko helburuarekin.
Nabarmenak...
BILBO
2026/07/06
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












