Prentsa Aretoa

Berriak

2026/07/03

Mikel Hidalgok alderdikideen babes osoa jaso du Bilboko Alkatetzarako hautagaia izateko

Ezagutzera eman
Mikel Hidalgok alderdikideen babes osoa jaso du Bilboko Alkatetzarako hautagaia izateko

ARGAZKIA JAITSI

Mikel Hidalgo Bordegarai Bilboko Alkatetzarako hautagai izendatzeko barne prozesua amaitu egin da Bilboko 13 Uri Erakundeek erabateko babesa eman diotelarik. Ondorioz, Mikel Hidalgo izango da 2027ko maiatzaren 23ko udal eta foru hauteskundeetan Bilboko EAJk aurkeztuko duen alkategaia, hala izan baita aldarrikatua.

Hidalgo izan da iragan ekainaren 23an burutu zen lehen hautespen aldian proposatutako hautagai bakarra. Ondorioz, proposamena atzo arratsaldean bertan berretsi zuen Bilboko Buru Batzarren artekoak, Bilboko Uri Erakunde guztiak bateratzen dituen barne organo jeltzaleak.

Iñigo Ansola Bizkai Buru Batzarraren presidentearen esanetan “EAJ-PNVk  Bilbo hiriarentzat duen hautagairik onena aukeratu du. Pertsona ondo prestatua, eleanitza, enpatikoa, ikuspegi estrategikoa duena eta lideratzeko eta erabakiak hartzeko gaitasuna erakutsi duena” .

Mikel Hidalgoren profila

Mikel Hidalgo, (1993) Deustuko Unibertsitatean Zuzendaritza Garapeneko Programa duen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan gradudunak, "Ideiak Abian"  izeneko gogoeta-prozesuaren arduraduna izan da, Bilbo hiria 2040. urtera begira diseinatzeko, Bilboren etorkizunaren oinarriak finkatzeko balio izan baitu.

Egunotan ari da  New York hirian egingo den NBEren High Level Political Forumean Euskadi ordezkatzeko prestatzen. Uztailean izango da, eta Hidalgok  bertan defendatuko ditu garapen jasangarrirako euskal eredua eta 2030 Agendaren aplikazioa Euskadin.

ELGAko Hirien Mahaian ere parte hartuko du aurten, irailean, Berlinen. Bai eta COP31n, NBEren Klimaren Goi Bileran, Turkian. Bietan izango da Euskadiko ordezkari ofizial gisa.

 

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!