Prentsa Aretoa
Berriak
2006/05/19
Iñigo Urkullu: Batasunak eta Alderdi Sozialisteak alderdien mahaia atzeratzeko ahaleginak egingo dabez
Iñigo Urkulluk, Euzkadi Buru Batzarraren bozeroaleak, atzo Deustuko Batzokian emon eban berbaldi batean adierazo ebanez, ez Batasunari ez Alderdi Sozialisteari ez jake interesetan euskal gizarteak jasaten dauen arazo politikoari aurre egiteko eta gatazkea konpontzeko alderdien mahaia eratzea.

Deustuko EAJren alderdikideakaz izandako topaketa horretan, Iñigo Urkulluk adierazo eban bai Batasuna eta bai Alderdi Sozialistea be gidoi bat antzeztuten dabilzela. Gidoi horren helburua ondokoa da: Ezker Abertzaleak eta Alderdi Sozialisteak euskal erakundeak gobernetako akordio politikoa lortzea. Ganera, akordio horrek datea jarrita be badauka: 2009. urtea.
"Bien bitartean, ez dabe akordio hori arriskutan ipini leikean ezelako urratsik emon gura. Eta alderdien mahaia eratu ezkero, Batasunak ez leuke beste erremediorik eukiko –haren baseek halan exijiduko leuskioelako– mahai ganean autodeterminazinoa eta lurraldetasuna jartea baino, eta jakina danez, Espainiako Alderdi Sozialista Espainola ez litzateke erreibindikazino horreek onesteko prest egongo."
Iñigo Urkulluk adierazo ebanez, denporea behar dabe euren hautesleak akordio honen onurez jabetuarazoteko, batez be Batasunaren hautesleei jagokenez. Izan be, Batasunak bere gain hartu behar leuke 30 urtean zehar bizi izan dogun sufrimentu eta minezko estrategia horren porrota, estrategia horrek 600 militante baino gehiago eroan ditu kartzelara eta.
Euzkadi Buru Batzarraren bozeroalearen ustez, gizarte honek antzeko egoerak be ezagutu izan ditu, "berbarako, ETA politiko militarra desagertu zanean, eta kontuan hartu behar da hori pasau zanean erakunde horretako militante asko Euskadiko Alderdi Sozialistan sartu zirala".
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS