Prentsa Aretoa

Berriak

2006/07/19

Bermeoko EAJren Udal Taldeak “José Done Ikastetxea” proposatu du industria-lur gisa, Arene auzoa suntsitzeko EAk egin duen proposamenaren aurrean

Bermeoko EAJ-PNV Udal Taldeak “José Done Ikastetxearen” eremua proposatu du udalerriko kontserba-enpresak kokatzeko. Kokapen berri honek Zallo eta Ormaza kontserba-enpresek duten leku-arazoari irtenbidea emango lioke, horiek irekita jarraitzea bermatuko luke eta Areneko landa-eremuari eta bertan bizi diren 25 familiei ez litzaieke kalterik eragingo, EAren gobernu-taldeak emandako irtenbidearekin ez bezala.

Ezagutzera eman
Bermeoko EAJ-PNV Udal Taldeak, hilabete baino gutxiagon eta azterlanaren kostuak bere gain hartuta, kokapen berria aurkitu du eta ordezko proiektu bideragarria aurkeztu du, honako ezaugarri hauek dituena: 1. Ez du inolako eraginik gizartean, beste industrialde baten ondoan baitago. 2. Enpresentzat lurra erosteko kostua % 50 merkeagoa da, Osokoan aurkeztutako “aukera bakarrean” jasotakoarekin alderatuta. 3. EAJ-PNVren aukera udal-jabetzako lurretan kokatuta dago eta, beraz, horrek esan nahi du diru hori bermeotarrengana itzuliko dela. 4. 10.000 m2-ko industria-lur eraikigarria lortzen da. 5. Gaur egun dagoen poligonoa zabaltzen da eta, sarbideei dagokienez, egingo den saihesbidetik sartu ahal izango da bertara. Laburbilduz, horrek kontserba-enpresen etorkizuna bermatzen du, baina, beste proposamenak ez bezala, ez du inolako eraginik gizartean.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!