Prentsa Aretoa

Berriak

2006/09/05

Iñigo Urkullu: urtea amaitu baino lehenago politikea normalizatzeko prozesuari heltzeko moduan gagoz

Iñigo Urkulluk, BBBko lehendakariak, gaur esan dau “dagoeneko agendak, egutegiak, prozedurak eta metodologiak ezartzeko moduan gagozala, urtea amaitu baino lehenago, alderdi guztiok egoera politikoari buruzko diagnostiko bat ateratzeko eta euskal gizarteari konponbiderako jarraibideak eta metodoak eskeini ahal izateko”. Bere esanetan, EAJ/PNV alderdia garagarriletik dabil ahaleginak egiten bai sozialistek eta bai Batasunak be alderdi politikoen mahaia eratze aldera beste solaskidearentzat ezinezkoak diran baldintzak ezarri ez daiezan.

Ezagutzera eman
Bizkai Buru Batzarreko lehendakariak esan dau EAJ/PNV alderdiak ez dauala kontuan be hartu Batasuna hurrengo udal eta foru hauteskundeetara aurkeztu ez izateko aukerea. Ildo horretan ondokoa esan dau: "iruzurra egingo litzakio su-etena iragarri ondorengo itxaropenari", bake prozesuari eta "euskal gizarteak ideia batzuk edo beste batzuk aukeratzeko askatasunari". Ganera, EAJ alderdiko EBBaren bozeramaile ere badan Iñigo Urkulluk PSE-EEri eta Batasunari eskatu deutse alde batera utz daien Arnaldo Otegi buru dauan alderdiaren legezkotasunari buruzko eztabaidea eta normalizazinoan jar daien arreta osoa. Urkullu ziur dago ezker abertzaleak hurrengo hauteskundeetan parte hartuko dauala; izan be, holan ez bada, “iruzur egingo litzakio” su-etenaren osteko itxaropenari. Bere esanetan, iraila “alde biko alkarrizketarako hilabete bizia izango da" eta gero alderdi askoren arteko alkarrizketak izango dira.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!