Prentsa Aretoa

Berriak

2006/09/06

Urkullu: “Europar Epaitegiak akatu ditu Kontzertu Ekonomikoaren aurkako Estatu espainiarraren aitzakiak”

Euzko Alderdi Jeltzaleak berebizikotzat jo du, Azoreetako auzi fiskala dela eta, Europako Batasunaren Epaitegiak euskal kontzertu ekonomikoari eskaini dion babes garrantzitsua. Epaiak onartzen ditu estatuen zerga-sistemez gainera izan daitezkeen arau autonomikoak eta, beraz, Euskal Kontzertu Ekonomikoa zein Nafarroako Konbenioa.

Ezagutzera eman
Urkullu: “Europar Epaitegiak akatu ditu Kontzertu Ekonomikoaren aurkako Estatu espainiarraren aitzakiak”

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Urkullu Euzkadi Buru Batzarraren bozeramaileak aditzera eman duenez “erabaki honek behingoz eta betirako gainditu ditu Estatuaren administrazioak nahiz hainbat administrazio autonomikok Kontzertu Ekonomikoaren kontra erabili ohi zituzten aitzakiak”. Urkulluk azpimarratu du “oraingoan guk geniona onetsi dute Europan eta arrazoia genuela erabaki. Kontzertu Ekonomikoa Euskal Herriaren eskubidea da eta honelakorik ukatzen duena espainiar Konstituzioaren aurka ezezik, europar legeriaren kontra ere arituko da aurrerantzean”. EBBren bozeramailearen iritziz, epaiak PPk Kontzertu Ekonomikoaren aurka erabili ohi duen jokabide guztia hankaz gora jartzen du. “Errioxako zein Kantabriako erkidegoak eta PP alderdia bera batere argudiorik gabe geratu dira euskal sistema fiskalaren kontra areagotu nahi zuten borroka politiko horretan”.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!