Prentsa Aretoa

Berriak

2006/11/03

Barakaldoko EAJ-PNVk Eguneko Zentroan medikua falta dala salatu dau, eta Alkateari enpresa adjudikazinodunak egindako irregulartasunak onartu izana leporatu deutso

Euzko Alderdi Jeltzaleak pentsatzen dau Alkateak ezin dauala onartu kontratazino-agiria hain modu nabarmenean urratzea. Pertsonak dagoz jokoan, eta adiskidekeriak alde batera itxi behar dira. Espero dogu Udalak horreek irregulartasunok konpondu egingo dauzala, erabiltzaileei lehentasuna emonda, eta zerbitzua barriro adjudikatzerakoan horreek aldrebeskeriok kontuan hartu daitezan eskatu gura dogu

Ezagutzera eman
Barakaldoko Euzko Abertzaleak Koalizinoak barriro be salatu gura dau Anaien Parkeko Integrazino Soziokulturaleko Zentroaren egoera larria, enpresa adjudikazinodunak zentroko medikuari zein animatzaile soziokulturalari derrigorrezko dispentsa emon eutseela egiaztatu ostean. Egoera barri hori Alkateak babestu egiten dau bere isiltasun eta onespenagaz, eta modu horretan enpresa horren kontratazinoa gaur egun eraentzen dauan baldintza-agiria modu larrian urratzen da.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!