Prentsa Aretoa

Berriak

2006/12/20

Urkullu: “Ilusio eta itxaropenezko unean gaude eta hori da udaletatik igorriko dugun mezua”

Iñigo Urkullu, EAJren EBBren bozeramailea Getxoko udaleko alkatetzarako hautagaiaren aurkezpen ekitaldian izan da. Bertan adierazi duenez “ilusioa eta itxaropena transmitituko dugu gure udaletan egongo diren emakume eta gizonen aldetik”.

Ezagutzera eman
Urkullu: “Ilusio eta itxaropenezko unean gaude eta hori da udaletatik igorriko dugun mezua”

ARGAZKIA JAITSI

EAJk Getxoko udalerako hautagai zerrendaz, hau da, Imanol Landak zuzentzen duenaz, buruzagi jeltzaleak esan du “ez dela bat bateko gauza izan, oraingo udal taldeak egin duenarekin kontrastatutako zerbait izan da”.

Beste alde batetik, Urkulluk Iñaki Zarraoa oraingo alkateak eta EAJ-ren udal talde osoak Getxoko udalerrian azken zortzi urteotan eta bereziki azken legegintzaldi honetan egindako lana eskertu eta goratu du. Adierazi duenez, “ikaragarri ona izan da Euzko Alderdi jeltzaleak udalerrian egindako lana eta kontuan hartu behar da konplexutasun soziopolitiko berezia duela lan horrek”.

Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!