Prentsa Aretoa

Berriak

2007/01/15

“ EAJk ez deutso bortxakeriari emongo, euskal gizartearen gehiengoaren aldarrikapen politikoen gainetik egiteko biderik”.

Iñigo Urkullu EBBren bozeramaleak gaurkoan adierazo dauan legez “ EAJk ez deutso bortxakeriari emongo, euskal gizartearen gehiengoaren aldarrikapen politikoen gainetik egiteko biderik”. Zentzu honetan esan dauanez “ inortxok ez daizala euskaldunen gogoak eta asmoak baztertu ETAren bortxakeria aitxakia giza erabiliz”. Urkulluren esanetan “ Euskadin arazo politikoa dago eta elkarrizketaren bidez baino ezin da konpondu. Hau, ETAren terrorismoagaz zerikusirik ez dauan arazoa da”

Ezagutzera eman
Iñigo Urkullu Estatuko Presidentearen agerpenaren ganean eta Euzko Alderdi Jeltzaleak defendatuko dauan jarreraren ganean esan dauanez “ EAJren eritxiz Terrorismoaren kontrako ituna iraganeko tresna baino ez da, eta banaketa eta gatazka baino ez dau sortu; hortaz, ezin da etorkizunerako tresna izan”.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!