Prentsa Aretoa
Berriak
2007/03/06
Iñigo Urkullu: “Lehendakariari egin jakon zitazino barria negargarria da oso”
Iñigo Urkulluk gaur adierazo dauenez, “zehatz negargarria” da Juan José Ibarretxe Lehendakariari egin jakon zitazino barria, Batasunagaz batzarra egiteagaitik EAEko Auzitegi Nagusian deklarau daian. Iñigo Urkulluk esan dauenez, “demokrazia batean-edo bizi bagara, zelan izan daiteke ordezkari politikoek klandestinidadean berba egin behar izatea alkarregaz? Hori ez da inoren buruan sartzen”.
EBBren bozeroalearen eretxian, “ezin dogu onartu epaile-talde batek bere epaien bidez erabagi politiko subiranoak noiznahi atzera botetea. Ezin daiteke onartu herri honetako alderdiek eta ordezkari politikoek euren batzarrak ezkutuan egin behar izatea, epaileok kartzelan sartu daiezan bildurrez. Hori besterik ez genduan behar ba. Ustez demokrazian bizi izanik politikearen arlo horretan klandestinidadeko eginerak berreskuratu behar izatea. Gu ez gara inogaz bildu ezkutuan, bildurrez... Lehendakaria be ez...; baina beste batzuek seguru hori egin behar izan dabena. Hau ezin daiteke jasan. Hau guztiau ezin daiteke barriro jazo”.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












