Prentsa Aretoa

Berriak

2007/07/24

Bizkai Buru Batzarraren arabera, Ezker Batuak Bizkaian Alderdi Popularrarekin batera hiruko berria sortzeko asmoa berretsi du gaur

Bizkai Buru Batzarraren ustez, Ezker Batuak “hiruko berria Euzko Alderdi Jeltzalearen kontra osatzeko estrategia” berretsi du; izan ere, alderdi horrek Bizkaiko Batzar Nagusietan hitzarmena sinatu du Alderdi Sozialistarekin eta Alderdi Popularrarekin. “Akordioa EBk sortu eta sustatu du, Euzko Alderdi Jeltzaleari ezer esan gabe”.

Ezagutzera eman
Bizkai Buru Batzarraren arabera, Ezker Batuak Bizkaian Alderdi Popularrarekin batera hiruko berria sortzeko asmoa berretsi du gaur

ARGAZKIA JAITSI

BBBren ustean, jarrera horrek Ezker Batuak Bizkaian azken hilabeteetan izan duen «jarrera desleiala» sendotzen du. «Eusko Jaurlaritzako hirukoa osatzen duten alderdiek udala osatzeko zerrenda bozkatuena errespetatzeko akordioa zuten. EBk hitzarmena urratu zuen eta EAJren aurkako jarrera hartzen hasi zen.»

BBBren esanetan, hitzak haizeak eramaten ditu eta ekintzek jartzen dute alderdi bakoitza bere tokian. «Eta gaur argi gelditu da —zalantza izpirik gabe—, Ezker Batuak zer leialtasun eta konpromiso dien Eusko Jaurlaritzako hirukoa osatzen duten hirukoaren printzipioei.»
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!