Prentsa Aretoa

Berriak

2007/10/09

Iñigo Urkulluk adierazi du ez duela ulertzen euskal kutxen fusioan “geldialdiak” izatea “interes politikoak egoteagatik”

EAJren EBBren bozeramaile den Iñigo Urkulluk adierazi du ez duela “ulertzen” hiru euskal kutxen fusio prozesuan “geldialdiak” izatea “interes politikoak egoteagatik”, eta eragiketa horren “komenigarritasuna" defendatu du Euskadiren garapen sozioekonomikorako.

Ezagutzera eman
Urkulluk adierazi du ez duela ulertzen kutxen fusio prozesuan “geldialdiak” izatea, “interes politikoak egoteagatik”. Buruzagi jeltzaleak adierazi du bere alderdiak “kontu handia” izan duela gai horren alorrean adierazpenak egiterakoan. Horrela, fusioaren “komenigarritasuna” azpimarratu du “euskal gizartearen garapen sozioekonomikoaren komenigarritasunerako” parametroetatik abiatuz eta “planteamendu politikoak direnak alde batera uzten” saiatuz.

"Planteamendu politikoak batzuk izan daitezke gaur, eta beste batzuk bihar, ditugun indarren korrelazioaren arabera, eta hemen jorratzen ari dena euskal gizartearen bultzada da. Erakunde finantzarioen euren eta erakunde eta antolaketa sozioekonomikoen adierazpenak ere egon dira, hiru erakundeen arteko ekintza estrategiko bateratua izan behar duenaren alde agertuz”, jakinarazi du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!