Prentsa Aretoa

Berriak

2007/10/12

Euskal herritarrek beren “festa nazionala jai-giroan" ospatzearen aldekoa da Iñigo Urkullu, eta ez "aldarrikapen-giroan"

EAJren EBBren bozeramaile Iñigo Urkullu euskal herritarrek beren «festa nazionala jai-giroan» ospatzearen aldekoa da, eta ez «aldarrikapen-giroan». Gainera, adierazi du Espainia gero eta estatu uninazionalagoa dela, trantsizio amaierako plurinazionaltasunetik aldentzen ari dena.

Ezagutzera eman
Urkulluk gaur ospatzen den hispanitatearen jaiari egin dio erreferentzia: «Orain arte, Espainiako arrazaren festa izan da».

Alde horretatik, arbuiatu egin ditu bere alderdiari egiten dizkioten kritikak: «Euskal nazioaren inguruko irakurketa sinpleak eta murriztaileak egiten dituzte, izaera soziala oinarri hartuta, ohitura, historia eta hizkuntza direla eta».
«Hain zuzen ere, euskal nazionalistak garelako ez dugu geure burua espainiartzat, espainiarrenganako errespetu osoarekin. Gu euskal herritarrak gara, nazionalistak, eta, definizioz, nazionalistok nortasun propioaren aldekoak gara», nabarmendu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!