Prentsa Aretoa

Berriak

2007/10/18

Urkullu: “PSOEk eta PPk elkarren aurkako lehian jardungo dute hauteskunde orokorretara arte, harik eta espainolagoa nor den jakin arte"

Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarraren bozeramaile Iñigo Urkulluk adierazi duenez, PSOEren eta PPren arteko polarizazioa gertatuko da berriro, eta esan du bi alderdiok “lehian” arituko direla 2008ko martxoko hauteskundeetara arte, “nor den espainolagoa” jakite aldera.

Ezagutzera eman
Bizkaia Irratiak egin dion elkarrizketan Urkulluk adierazi duenaren arabera, ETAren “inposaketak” eragiten duen “zurrunbiloak” baldintzatzen du egungo politika, eta argi dago zein den PSOEren eta PPren jarrera, “hauteskunde orokorrei begira baitaude, eta gure ekimen politikoa dela eta, orain duten estatu-eredua pikutara baitoakie”.

Ildo horri jarraiki, hurrengo hauteskunde orokorrei begira PSOEren eta PPren artean gertatuko den “polarizazioa” kontuan hartuta, buruzagi jeltzaleak esan du Euzko Alderdi Jeltzaleak Euskadin gatazka egon badagoela planteatuko duela, eta gatazka hori “politikoa dela” eta horri irtenbidea eman behar zaiola, beti ere “borondate politikoaren bidez”.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!