Prentsa Aretoa

Berriak

2008/02/23

Erkorekak: “Azken lau urteotan Diputatuen Kongresuan Rajoyk eta Rodriguez Zapaterok eklipse perfektua eratu dute euskal autogobernuari dagozkion gaietan”

Areeta Getxon egindako ekitaldian Josu Erkorekak, PP eta PSOE aipatu dituelarik, zera nabarmendu du, “dioskute ez dela berdin Rajoy edo Zapatero. Eta egia da. Ez da berdin. Baina, hori esatea eta ezer ere ez esatea berdin da. Zeren politikan esaten duzuna baino garrantzitsuagoa baita egiten duzuna; are gehiago, politikan, zer egiten duzun, haxe zara. Eta azken lau urteotan Gorte Orokorretan Rajoyk eta Zapaterok berdin-berdin jokatu dute euskal autogobernuari dagokion guztian”.

Ezagutzera eman
Erkorekak: “Azken lau urteotan Diputatuen Kongresuan Rajoyk eta Rodriguez Zapaterok eklipse perfektua eratu dute euskal autogobernuari dagozkion gaietan”

ARGAZKIA JAITSI

Erkorekaren iritziz, “azken lau urteotan Diputatuen Kongresuan Rajoyk eta Rodriguez Zapaterok eklipse perfektua eratu dute euskal autogobernuari dagozkion gaietan”.

Ildo horretan, Josu Erkorekak adibide argiak ipini ditu, hala nola, alderdi horiek biok “Estatutu berriaren Proposamenaren aurka agertu dira; agertu dira Gernikako Estatutua 1995ean Eusko Legebiltzarrean itundutakoaren arabera garatzearen aurka, agertu dira Ertzaintzaren erretiro-adina jaistearen aurka, agertu dira, baita ere, lurralde historikoen izen ofiziala Batzar Nagusietan erabakitakoari atxikitzearen aurka, besteak beste.

Bizkaian senaturako hautagai den Margarita Uriak, bestalde, bere poza erakutsi zuen, hurrengo legegintzaldirako hauteskundeetara programa on batekin aurkezten delako, Euskadiren normalizazio politikoan oinarritua berori, eta edozein dela ere hautestontzietatik sortzen den gobernua”. Era berean, “famili eta lan bizitzak bateratzearen eta berdintasunaren arloetan erdietsitako lorpenak nabarmendu ditu, hain zuzen ere beren-beregi aipu eginez Euskal Taldearen ekimenez ateratako gaur egungo formulari, eta “jatorrizko herrialdean generoagatik jazarritako pertsonei asilo-eskubidea onartzea” defenditu du.

Beste alde batetik, Eusko jaurlaritzaren lehendakari den Juan Jose Ibarretxek adierazi duenez, “panorama iluna daukagu gure herriaren etorkizuna Madrilen agintzen dutenen eskuetan dagoela uste badugu”. “Gure etorkizuna, Madrilen agintzen duenarekin negoziatzeko dugun indarraren araberakoa izango da” azaldu du Ibarretxek.

Azkenik, EBBko lehendakari Iñigo Urkulluk salatu du, Euzko Alderdi Jeltzalearen “Ni Euskadin bizi naiz” goiburuaren aurka “Ni Euskadiren gainean bizi naiz” dugula, hain zuzen ere PPk eta PSOEk egin izan dutena, egiten dutena eta egingo dutena. “Hemen ilegalizatu, inhabilitatu, kereilak ipini, atxilo hartu eta itxi egiten dute, Mirandatik behera botoak irabazteko bakarrik. Euskadirekin zein den gogorragoa ari dira nor baino nor, eta horri esaten zaio “Euskadiren lepotik bizitzea”.

Eta amaitzeko esan du, 2008a egoera hau behin-betiko desblokeatzeko urtea izan behar dela. “Halaxe behar du izan eta halaxe izan dadin ahaleginduko dira, azkeneraino, Euzko Alderdi Jeltzalea eta Lehendakaria. Euskadiren eta Estatuaren arteko akordio politikoa. Eta hori, Alderdiak baldintzatu eta eragina eduki ahal izateko lain indarrik badu bakarrik da posible.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!