Prentsa Aretoa
Berriak
2008/05/09
Aitziber Irigoras, Durangoko alkate hautatu dute
Durangok alkatea du berriz ere. Bost urte igaro dira Pilar Ardanzak Juan José Ziarrustari kargua utzi zionetik. Apirilaren 24an, ordea, Juan José Ziarrusta hil egin zen, infekzio koronario baten ondorioz. Atzo, udaletxean egin ziren bi bilkuretan izan ziren guztiek izan zuten gogoan Ziarrusta. Alkate berriak berak, Aitziber Irigorasek, honela amaitu zuen inbestidurako hitzaldia: "estés donde estés, no olvides a tu grupo, que nosotros no te olvidaremos nunca" (zauden lekuan zaudela ere, ez ezazu zure taldea ahaztu, guk ez zaitugu inoiz ahaztuko).
”Vaniente Ziarrusta” izeneko hitzaldian, Irigorasek azpimarratu zuen “ohore handia” zela eta eskerrak eman zizkien alkategai aukeratzeko berarengan konfiantza izan duten alderdiko kideei, “2007an boto gehien jaso zituen zerrenda gurea izatea” egin zuten hautesleei, eta, nola ez, Juan José Ziarrustari. Elkarrekin lanean eman zituzten zortzi urteak ekarri zituen gogora eta “ausarta, langilea, prestua eta abertzalea” zela adierazi zuen.
Azken egunotan garbi utzi duen moduan, Zuzenbidean doktorea den eta alabatxoa duen 34 urteko emakume honek, Ziarrustaren lanari “indar eta kemenez” jarraituko dio. Gainerako alderdi politikoei eskua luzatu aurretik, eta negoziatzeko beharraz jabetuta, Deustuko Unibertsitateko irakaslea denak adierazi zuen etxebizitzak sortzearen eta herritarren parte-hartzea, berdintasuna, kultura, hezkuntza, etab. sustatzearen alde egingo zuela; laburbilduz, "durangarren bizi kalitatea hobetzearen alde".

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS