Prentsa Aretoa

Berriak

2008/06/30

Ortuzar: “Ez irainek ezta gure egoitzei egiten dizkieten erasoek ere, ez dute gure ekintza politikoa bermatuko”

EAJren EBBren lehendakari den Andoni Ortuzarrek goizaldean Gordexolako, Santurtziko eta Lezamako batzokien kontra burutu diren erasoak gaitzetsi ditu. Buruzagi jeltzalearen ustez, “Gordexolako batzokiak jasan duen erasoa izan da guztietarik larriena, izan ere, ezbeharren bat gertatzeko arriskua egon da. Batzoki hori erasotzeko erabili dituzten bi lehergailuek eta bota duten gasolina Gordexolako batzokiaren gainean dauden etxebizitzak erretzeko arriskua sortu dute”.

Ezagutzera eman
  • Gordexolan erasoa
    2008/06/30

    ARTXIBOA JAITSI

Ortuzarrek azpimarratu duenez, “Ezker erradikalaren marka duten eraso hauek gaitzetsi nahi ditugu. Eta EHAKri dei egiten diogu, ekintza hauek ezker abertzalea deritzon egitasmoaren barne dauden azal dezan. Hau da, Euzko Alderdi Jeltzalean dauden “ustezko” kontraesanak areagotzeko egitasmoaren barne dauden azal dezan”. .

“Galdera honi erantzuten diguten bitartean guk esan nahi dieguna zera da: ez irainek ezta gure egoitzei egiten dizkioten erasoek ere ez, ez dutela gure ekintza politikoa bermatuko. Ez gaituzte bakea eta askatasuna Euskadira ekartzeko gure bidetik alderatuko”.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!