Prentsa Aretoa

Berriak

2008/09/16

Ortuzarrek uste du “ikaragarri larria” dela ANV legez kanpo uztea, eta Auzitegi Gorenak “oso ondo justifikatu” behar duela esan du

Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakari Andoni Ortuzarren ustez, "izugarri larria" da ANV legez kanpo uztea, eta esan du Auzitegi Gorenak “oso ondo justifikatu” behar duela “Europako esparruan aurrekaririk ez duen erabaki hori”.

Ezagutzera eman
Onda Cerok egin dion elkarrizketa batean Ortuzarrek adierazi duenez , "Europako demokrazia batean alderdi politiko bat deuseztea eta legez kanpo uztea egitate zeharo larria eta bitxia da".

"Ez da batere ohikoa. Hitlerren doktrinen jarraitzaile diren alderdi neofaxistak salbu, uste dut ez dagoela alderdi bat legez kanpo utzi izanaren aurrekaririk Europako esparruan. Horrenbestez, salbuespenezko egitate baten aurrean gaude, eta egitate hori oso ondo justifikatu beharko dute”, adierazi du buruzagi jeltzaleak.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!