Prentsa Aretoa
Berriak
2008/09/22
“A ETA sólo le queremos transmitir todo nuestro desprecio”
EAJk, lehenik, elkartasuna helarazi dio ETAk hil berri duen Luís Conde de la Cruz brigadaren familiari. Zaurituei eta azken orduetan talde terroristak egin dituen hiru atentatuen eraginak jasan dituzten guztiei ere gure elkartasuna eta babesa eskaini nahi diegu.
Bigarrenik, ekintza terrorista bortitz horiek guztiak gaitzetsi nahi ditugu. Ekintza horiek indarkeria jihadistatik gero eta hurbilago daude, metodoetan, itxuran eta helburuetan; haien xedea benetako sarraskiak eragitea da, eta gizartea astintzea, beldurtzea eta asaldatzea.
EAJk beste behin berretsi nahi du ETAk helburu eta xede bakarra duela: ETA. Hau da, taldeak berak ahalik eta denbora luzeenean bizirik irautea, indarkeriaren bitartez ekintza politikoak eta herritarren bizitza baldintzatuz. Berretsi nahi dugu, halaber, ETAk inguratzen duen guztia galbideratu eta irendu egiten duela, eta nortasun faltagatik ezker abertzale deitzen dugun hori gaur egun ideiarik gabe geratu dela; antzuagoa dela, alegia. Horregatik, ETAri esan nahi diogu Euzko Alderdi Jeltzaleak erabat gaitzetsi egiten duela. Eta ezker abertzalea ordezkatzen dutenei adierazi nahi diegu urrats bat eman dezatela aurrera behingoz, eta ETAren esku itotzaileetatik aska daitezela.
Azkenik, Euzko Alderdi Jeltzalea ETArekin lotzeko ahalegin uzkurren inguruan ez dugu ezer esateko.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS