Prentsa Aretoa

Berriak

2008/12/03

Ortuzar: “Gogor eta irmo gaitzesten dugu eraso hau”

EAJren BBBren lehendakari den Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, “atentatu bat espero genuen. ETAk beti bere atentatuen helburuak iragarri egiten ditu eta oraingoan ere bere mehatxua bete egin du Ignacio Uriaren kontra”.

Ezagutzera eman
Ortuzarren ustez, “heriotza guztiak, eraso guztiak, berdinak dira, baina honako honek berezitasun batzuk izan ditu. Batetik, euskal enpresari baten kontra joan delako eraso hau, noiz eta gure gizarteak krisiaren urratsak nabaritzen hasi denean. Eta bestetik, noiz eta enpresari honek Euskadi aurrera ateratzeko, munduarekin eta progresuarekin bat egiteko egitasmoaren alde lan egiten zegoenean”.

“Orain, inoiz baino gehiago, alderdi politiko guztiek bat egin behar dugu. Ezin dugu utzi ETAk euskal gizartearen etorkizunarekin bukatzea” gaineratu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!