Prentsa Aretoa
Berriak
2009/01/26
Ortuzarren ustez, Zapaterok Madrildik gidatzeko moduko lehendakaria nahi du
EAJren BBBko presidente Andoni Ortuzarrek baieztatu du Espainiako Gobernuko presidente José Luis Rodríguez Zapaterok Madrildik gidatzeko moduko lehendakaria nahi duela. Era berean, gaineratu du PSE-EEk eta PPk boterea banatzeko eta EAJ Eusko Jaurlaritzatik kentzeko obsesioa paranoiko izateko zorian dagoela.
Hala egin dio Ortuzarrek erreferentzia Zapatero presidenteak Donostiara egindako bisitaldiari. «Zapatero etorri zen lehendakari nor izango den esatera, hurrengo gobernua nolakoa izango den adieraztera eta hemengoei jakinaraztera hemengo kontuak hemen erabakiko direla, lan guztiak ipinita etorri bazen ere», baieztatu zuen Ortuzarrek.
Ortuzarren ustez, hori ez da Euskal Autonomia Erkidegoak behar duena. «EAEk autogobernua, autonomia eta euskal herritarrek hemengo etorkizuna hemen erabakitzea behar ditu.»
Hori dela eta, lehendakari izateko hautagairik onena Euskadiren interesak bakarrik defendatuko dituena izango dela esan du. «Eta hori Juan Jose Ibarretxek ordezkatzen du, berak betetzen baititu ondoen balore horiek.»

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS