Prentsa Aretoa
Berriak
2009/03/13
Ortuzar: “PSE alderdiak ahultasun eta menekotasunaren aldeko apustua egingo du”
EAJren Bizkai Buru Batzarraren lehendakari den Andoni Ortuzarren gaur Sabin Etxean burutu den prentsaurrekoan adierazi duenez, "une honetan, hiru aukera daude Eusko Jaurlaritza osatzeko. Hauetako lehena, EAJk aurkeztu du. EAJk aurkeztu duen eta zuek ezagutzen duzuen aukera "Egonkortasun instituzionalerako Ituna" da. Gure ustez, honek bat egiten du gizarte honek eskatzen duenarekin, hau da, akordio zabal eta sendoa da krisialdi ekonomiko latzari aurre egin ahal izateko, ahalik eta akordio eta egonkortasun instituzionalik handienarekin"
Ortuzarren ustez, "bigarren aukera, jaurlaritza ahula da,aldaketa aitzakia delarik. Kanporatzea bilatzen duen aukera da, Fuenteovejunako ituna, aurkarien indarra biltzen duena, Estatuan etsaiak direnen indarrak biltzen duena EAJ Eusko Jaurlaritzatik ateratzeko. "A por ellos" gobernua izango da hori".
"Horrek esan nahi du egun bakar batez bilduko direla eta gero 1460 egunetan , gobernua babesik gabe egongo dela. 75 (hirurogeita hamabost) legebiltzarkidetik 25 (hogeita bost) herri honen arazoak konpontzeko. Guztiz ezgaia izango den gobernua, mendekurako duen gogoa legegintzaldi osoan eramango duen gobernua, berez erori arte edo lehen unean lehendakaritzara eraman duten indarrek bultzatuta desegin arte" azaldu du.
"Eta hirugarren apustua. Birkonkistaren gobernua".
BBBren lehendakariak berrazpimarratu duenez, "hiru aukera dira beraz. Lehenengoa da, Euzko Alderdi Jeltzaleak bultzatzen duen aukera, oinarri zabala izango duen gobernua krisitik irteteko, sistemari egonkortasuna emateko eta aniztasun garai berriari hasiera emateko aukera".
"Eta, beste aukera biak izango dira, PP eta PSEren eskutik, mendekurako, ahultasunerako eta frontismora eramango gaituzten aukerak".
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












