Prentsa Aretoa

Berriak

2009/03/26

BBBk “zeharo gaitzetsi eta kondenatu du gaur Zornotzan jarri duten lehergaia”

Gaur goizean, Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarrak “zeharo gaitzetsi eta kondenatu du ziur aski ETAk gaur Zornotzan jarri duen lehergaia, zorionez kalte materialak baino eragin ez dituena”. Bizkai Buru Batzarrak “bere elkartasun osoa” adierazi die “enpresaburuari eta lehergailu horrek kalteak eragin dizkien Zornotzako auzotar guztiei”.

Ezagutzera eman
Bizkai Buru Batzarraren lehendakari Andoni Ortuzarrek “bere elkartasuna adierazi die euskal enpresaburu guztiei –enpresaburuak baitira, zalantzarik gabe, atentatu honen xedeetariko bat–. Herri honetako enpresek Euzko Alderdi Jeltzalearen eta gure erakunde guztien babes eta laguntza osoa jasoko du. Enpresak dira, duda barik, gure garapenaren eta ongizatearen bultzatzaile nagusienetakoak, eta eurek osatzen dute ETAren jazarpenak eta erasoak bortizkien jasaten dituzten kolektiboetariko bat”.
“Lehen ere esan genuen eta berriro ere esaten dugu: ETAk xede eta helburu bakarra du: urteetan irautea eta ekintza politikoak eta euskal hiritarron bizitza izuaren bidez baldintzatzen saiatzea. ETAren estrategia honakoa da: herri honetan ezer alda ez dadin oldarkor jardutea. Haien asmoa da denok ETAri buruz beste hogeita hamar urtean hitz egiten jarraitzea eta arazoak konpontzeko eta politika garatzeko gure planteamendu guztiak atzeratzea, harik eta ETAk nahi duen arte edo beste irtenbiderik ez duen arte. Horri dagokionez, alderdi politikoen helburu nagusia ETA gure bizitzatik ateratzea izan behar da. Euzko Alderi Jeltzaleak ahaleginak eta bi egingo ditu ETAk gure etorkizuna baldintzatzeari utz diezaion. “Hori da hain zuzen ere gure erantzukizuna”, adierazi du Bizkai Buru Batzarraren ordezkariak.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!