Prentsa Aretoa
Berriak
2009/04/14
Ortuzar: “Normala da PSEri eta PPri Aberri Eguneko mezuak gustatu ez izana, egiak min ematen duelako´
Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkaiko Buru Batzarraren lehendakari Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, "normala" da sozialistei eta popularrei buruzagi jeltzaleek Aberri Egunean egin zituzten adierazpenak eta igorri zituzten mezuak "gustatu ez izana", "egiak min ematen baitu". Horrezaz gainera, salatu duenez, Patxi Lópezek zuzenduko duen Eusko Jaurlaritza berriak "herri honen gutxiengoa" ordezkatzen duela ere esan du.
Ortuzarren iritziz, PSEren arduradunek "euren hitza jan dute", zeren eta esan baitzuten inoiz ere ez zutela PPrekin itunik egingo, "eta hauteskundeak gertatu eta 48 ordura ituna negoziatzen ari ziren popularrekin". "Gauza bat da gustukoa ez izatea, eta beste bat, berriz, hori guztia egia izatea", gaineratu du buruzagi jeltzaleak.
"Baldin inor badago jokabide zeharo demokratikoa izan duena, baldin inor badago ekintza politikoaren arloak beste gauza batzuekin inoiz ere nahastu ez dituena, hori Euzko Alderdi Jeltzalea izan da, hots, geu izan gara. Horregatik jasan behar izan dugu ETAren eta haren ingurune osoaren erasoa ere", ohartarazi du Ortuzarrek.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS