Prentsa Aretoa
Berriak
2009/04/28
Ortuzarrek Lópezi azken 30 urteetako Eusko Jaurlaritzarik “alderdikoiena” osatzea leporatu dio
Andoni Ortuzar EAJren Bizkaia Buru Batzarraren lehendakariak etorkizuneko Patxi López lehendakari sozialistari azken 30 urteetako Eusko Jaurlaritzarik "alderdikoiena" osatzea leporatu dio.
ETBri egindako elkarrizketa batean, Ortuzar jaunak zalantzan jarri du EAJ alderdiko pertsonaren batek etorkizuneko Gobernu sozialista osatzeko aukeraren inguruan. "Ez dut uste halakorik gertatuko denik, badirudi Patxi Lópezek zenbait ezezko jaso dituela", adierazi du.
Alderdi jeltzalearen liderraren ustez, bere Kabinetearen konfigurazioari dagokionez, López "gainerako guztian" bezala jarduten ari da. "Nahikoa da Patxi Lópezek zerbait esatea ostean alderantzizkoa egiteko", esan du.
Ortuzarrek gogoratutakoaren arabera, PSEko idazkari nagusiak esan zuen PPrekin ez zuela egingo itunik, eta "hori egin du", Legebiltzarreko lehendakaria elebiduna izango zela, eta "ez da izan", eta horrek gehitu duenez gero, "orain, zeharkako Gobernua izatetik, independenteekin beteta dagoena, guk dakigunez behintzat, inoiz ez da egon halako Gobernu alderdikoirik, hain kide errotuekin eta ibilbide politikoarekin alderdi baten barruan ".

Nabarmenak...
BILBO
2026/07/03
SOPUERTA
2026/07/02
ZALDIBAR
2026/07/01
LOIU
2026/06/30
ABANTO-ZIERBENA
2026/06/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS