Prentsa Aretoa

Berriak

2009/06/02

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Garmendia Ministroari leporatu dio Espalazio bidezko neutroi iturriaren gaineko erabakia

Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak  bere etsipena erakutsi du Espalazio bidezko Neutroi Iturria azkenean Suedian egingo delako. Bere hitzetan " porrota izan da " eta  ardura leporatu dio Cristina Garmendia Zientzia eta Berrikuntza Ministroari. Esan duenez " ez da Euskadiren interesak nazioarte mailan defendatzeko gai izan"

Ezagutzera eman
Bilbaok salatu duenez " erabakia ezkutatu egin dute atzora arte, hau igaro den asteko ostegunean hartu zuten. Ez dute ezer esan, seguruenik Garmendia arrosaren jaian egon zelako eta hura ez zelako berri txarrak emateko une aproposa " .

Bilbaok baieztatu duenez Bizkaiko Foru Aldundiak  " balorazio oso txarra ematen dio Espalazio bidezko iturria Suediara joatea", eta  salatu duenez "Estatuko Gobernua eta Garmendia Ministroa ez dira Euskadiren interesak nazioarte mailan defendatzeko gai izan"
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!