Prentsa Aretoa
Berriak
2009/06/17
Abadiñoko EAJ ustetan herriko alkatea kristalezko burbuilan bizi da, herriak bizi duen errealitatetik kanpo
Abadiñoko Euzko Alderdi Jeltzalearen iritziz Jose Luis Navarro Donaire alkateak egin dituen azken adierazpenak herriak bizi duen errealitatetik kanpo daude. “Kristalezko burbuilan bizi da, egia absolutua bere eskuetan dagoea uste du”.
“Agerian utzi nahi dugu EAJk azken bi urte hauetan egindakoa eta hurrengo bi urteotan egingo duena izango dela oposizio eraginkor eta irmoa egitea, beti abadiñoar guzti guztien ongizatearen alde”. “Horren erakusle dira udalak onartu dituen azken aurrekontu biak, EAJk Abadiñoren interesak ezarri zituen alderdiaren interesen gainetik. Egitasmoak eta printzipioak ditugun alderdia garelako”.
“Argi eta garbi esan behar dugu Navarro Donaire gezurretan ari dela esaten duenean Abadiñoko Independenteak taldea ez dela inoiz sartu udalez kanpoko politikan. Talde honek diru publikoaren bidez babestu ditu Abiadura Handiko Trenaren kontrako ekitaldiak, ezin izan zuten ezker erradikalak eragindako presioa jasan eta udal dirua erabili zuten Frantzian ustez ETAkide izateagatik preso dagoen pertsona baten egoera salatzeko”.
Jose Luis Navarro Donaire alkateak duen ustezko jarrera elkarrizketatzaileari buruz, Abadiñoko EAJk gogoratu nahi ditu oposizioa kritikatzeko erabili dituen hitzak +alkatearen eskumen esklusiboetan sartzen da eta hori ezin da horrela izan+. EAJren esanetan “Alkate jaunak ahaztu du oposizioak eta herriak gauzak ezagutu behar dituztela eta jakin behar dutela diru publikoa zertan gastatzen den”.
Amaitzeko, Abadiñoko EAJk Navarro Donaire eta Talde Aske osoari eskatu nahi dio “lanean has daitezela. Legegintzaldiko urte bi hauek galdutako urteak izan dira. Gaitasunik ezagatik, bost zinegotzietatik hiruk dimititu egin dute. Esan daiteke Abadiñoko Independenteak izeneko taldeak osatzen duen gobernu taldea guztiz galduta dagoela krisi ekonomiko egoera honetan, orain gure herriak inoiz baino gehiago behar du udal eraginkorra eta gestio gardena”.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS