Prentsa Aretoa
Berriak
2009/06/29
Ortuzar: “EAJk berriz ere erakutsi du Madrilen Euskadiren interesen alde egiten duela”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakaria Jose Ramon Belokiren ondoan izan da Sabin Etxean eskaini den prentsa aurrekoan. Agerraldi honetan lehendakari abertzaleak Kongresuko Sustapen Batzordeak Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen inguruan egin duen bozketaren emaitzaren gaineko informazioa eman du . Ortuzarren hitzetan "Euzko Abertzaleak taldeak Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen trazatua Ortuella eta Trapagaran herrietan modifikatzea eskatzeko aurkeztu duen Ez Legezko Proposamena ekainaren 24an onartu zen PSOE alderdiak kontrako botoa eman duen arren".
"Pozik gaude gure proposamena Sustapen Batzordean onartua izan delako. Eskertu nahi ditugu gure diputatuek egitasmo honen alde BNG, CiU eta PP alderdien aldeko botoak lortzeko egin dituzten gestioak" . "Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen trazatua modifikatzeko proposamenak PSOEren eta PSEren kontrako botoak izan zituen" gaineratu du.
Ortuzarren esanetan "auzitan jarri behar dugu PSOE alderdiak proposamen honen kontra bozkatzeko mantendu duen jarrera". "Euskadiko sozialistek berriz ere erakutsi dute guztiz arduragabe jokatzen dutela. Berriz ere erakutsi dute hauteskundeak baino ez zaizkiela interesatzen, beren helburua ez da gure jendearen interesak defendatzea".
"EAJk , Madrilen dituen bere sei diputatuekin, berriz ere erakutsi du Euskadiren interesen alde egiten duela. EAJk berriz ere erakutsi du Ezkerraldearen eta Meatzaldearen aldeko apustua egiten duela. Gure eskualdeko hiritarren interesen alde lan egiteko, ez dute ezertarako balio Patxi Lopezek Gallartako meatzariak eta La Aboledako jendea aipatzeko erabili dituen hitz potolo eta hutsalek. Asko aipatzen dute eskualde hau baina itxurakeria baino ez da" gaineratu du.
Jose Ramon Beloki Kongresuko diputatuak bere poza adierazi du "proposamena onartua izan delako PSOE alderdia aurka agertu den arren". Bere hitzetan "orain agindu bat dago, Kongresuak zuri gaineko beltza jarri du eta onartu egin du. Agindu horren arabera Gobernuak egin beharko duen trazatuak udalerri hauekiko errespetua gorde beharko du". Gaineratu duenez "Ez Legezko Proposamen hau aurkeztu behar izan dut auzokideei ez zaielako entzuten ohiko bideen bidez, behin eta berriz ez entzutearena eta ez ikusiarena egiten dute udalerrietatik esaten denaren aurrean".
Belokiren esanetan "Bizkaiko herri hauek arazo larriak dituzte eskualde honek Mesetarekin lotura zaila dutelako; eta, bestetik, RENFEren oraingo trenbide sareak (Abando- Muskiz) eragindako arazoak dituztelako. Trenbide sare hau Ortuella eta Trapagaran herrietatik igarotzen da eta honek oztopo fisikoa eta arriskua ekartzen ditu hango bizilagunentzat". "Garaiz gaude oraindik lehen arazo hau konpontzeko, oraindik ez dagoelako Hegoaldeko Trenbide Saihesbiderako behin betiko trazaturik". "Bigarren arazoa konpontzeko beharrezkoa da hainbat trenbide pasabide lurperatzea, RENFEk orain duen trazatuan zabalik dagoen haustura konpontzeko".
EAJ-PNVk aurkeztu duen proposamen hau onartzearekin "Espainiar Gobernuak agindu bikoitza du arazo bi hauek konpontzeko: alde batetik eskatu egiten da Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea tunel azpian egin dadin Trapagaran herriko Zaballa auzoko ibilbidean eta Bañales eta Abra Industriala guneen azpian doan tunelak 20 metroko gutxieneko altuera izan dezan; bigarrenez, eskatzen da Ortuellako udalerriko herrigunean dauden trenbide pasabide bi kentzea eta RENFEren C-2 linea lurperatua izan dadin Trapagaran herritik egiten duen ibilbidean . Honekin guztiarekin batera, Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea eta Serantes tunela lortzeko tunel bakarra egitea eskatzen da"
Nabarmenak...
GATIKA
2026/07/22
GAUTEGIZ ARTEAGA
2026/07/21
BUSTURIA
2026/07/20
PORTUGALETE
2026/07/20
BERRIA
2026/07/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












