Prentsa Aretoa
Berriak
2009/09/08
Andoni Ortuzarren esanetan ulertzekoa da ´+ Euskadi 09´ egitasmoari oniritzia ematea, aurreko Eusko Jaurlaritzak antolatua izan zelako
Andoni Ortuzar EAJren BBBren lehendakariak gaurkoan baieztatu du ulertzekoa dela gaurkoan Patxi Lopezek iragarritako ´+Euskadi 09´ egitasmoari oniritzia ematea “hori baitzen aurreko Eusko Jaurlaritzak planifikatutakoa”. Ondorioz, Lopezi egitasmoa betetzea eskatu dio “oraingo krisi egoerak lanean ari diren instituzioak behar dituelako”.
Onda Cero irratiari eskainitako elkarrizketan, Ortuzarrek adierazi du ondo deritzola egindakoari “aurreko Eusko Jaurlaritzak planifikatu eta hasi zuen ekimena delako”. “Gobernuak gaurkoan onartuko dituen neurririk gehienak dira Ibarretxe Lehendakariak, Ahaldun Nagusiekin batera, ekonomia bizkortzeko martxan jarri zituenak ; beraz, oniritzia ematea ulertzekoa da” adierazi du.
Ortuzarrek adierazi du hainbatetan kritikatu dutela Patxi Lopezen Gobernua “gauza asko iragarri eta gutxi egin dutelako”. "Orain ulertzen dugu zergatik iragarri dituzten, baina orain egitea nahi dugu. Krisi egoera honek ekimen zehatzak eskatzen ditu, lan bizian ari diren instituzioak behar dira krisialditik irteteko. Guk Lopezi esan diegu argazki gutxiago ateratzeko eta bulegoan lan gehiago egiteko, itxurazko iragarpen gutxiago eta laguntza eta inbertsiorako dekretu gehiago. Eta orain hasi egin dira, guk planifikatutako gauzekin bada ere, eta ondo deritzogu” gaineratu du.

Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS