Prentsa Aretoa

Berriak

2009/09/16

Unai Rementeria: “Eusko Jaurlaritza gobernu espainolak hartutako erabakien aurrean makurtu egin da”

Hiru atun ontzi dira dagoeneko, guztiak bizkaiko Bermeo herrian kokatutako enpresetakoak, nazioarteko uretan piraten mehatxua jasan dutenak, kostalde afrikarraren parean, hain zuzen. Gaurko egunez, euskal atun ontzidiak ez du inolako erantzunik jaso ezta egoki eta zuzenik ere.

Ezagutzera eman
Iragan irailaren 7an, Ingurumen, Lurralde Antolamendu eta Nekazaritza eta Arrantza Sailburuak, bere "zalantzarik gabeko babesa" agertu zien armadoreei eta atun ontzidiaren segurtasunanagatik ere bere beldurra agertu zuen.

Espainiako Defentsa eta Itsas Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamentu eta Nekazaritza eta Arrantza Sailak izandako batzarraren aurrean, Unai Rementeria, EAJ-PNVko legebiltzarkideak, "Eusko Jaurlaritza Gobernu espainolak hartutako erabakien aurrean makurtu eta euskal arrantza sektorearen eskaerak aldera batera utzi dituela" salatu du.  Zentzu honetan, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, "gaian esku har dezan; zorroztasunarekin eta gure atun ontziei benetako segurtasun eraginkorra eskainiz Somaliako kostaldean".

Era berean, Rementeriak, Espainiako Defentsa eta Itsas Ministerioak hartutako erabakiak "adabakitzat eta arreta desbideratzeko trikimailutzat" jo ditu. EAJ-PNVk Gobernu espainolak zein Eusko Jaurlaritzak erakutsi duten "borondate polítiko falta" gaitzetsi du. "Are gehiago, gure iritziz, hutsegite kezkagarriago da Eusko Jaurlaritzaren gelditasun eta moteltasuna, euskal arrantza sektorearen segurtasun eskaerei muzin egin izanagatik", gehitu du Rementeriak. Honen harira, Legebiltzar Talde jeltzaleak, "neurri bateratuak" har daitezen eskatzen du, eta, Gobernu frantziarrak zein italiarrak hartutakoak nabarmendu ditu.

EAJ-PNV Legebiltzar Taldeak, hainbat galdera aurkeztu ditu gai honen inguruan Eusko Legebiltzarrean, Pilar Unzalu Sailburuak idatziz erantzun ditzan. Talde jeltzaleak lehen eskuz ezagutu nahi du, "Eusko Jaurlaritzak Gobernu espainolarekin mantendu dituen harremanen gorabeherak eta zein tresna erabiliko dituen Euskadiko Gobernuak gure atun ontziek nazioarteko uretan ezustekorik gabe arrantzan egin dezaten".
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!