Prentsa Aretoa

Berriak

2009/11/18

Ortuzarren ustetan Zapateroren Gobernuak “oker baino okerrago” egin du eta Eusko Jaurlaritza “Madril defendatzera mugatu da”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariaren ustetan Zapateroren Gobernuak "oker baino okerrago" jardun du "Alakranaren" bahiketaren kasuan eta Eusko Jaurlaritza "Madril" defendatu du arrantzaleen alde egin beharrean. Gaineratu duenez "gehiegitan erori dira zulo berean" eta  militarren babesa "Estatu batek konpromisoa hartzeko  bidea da".

Ezagutzera eman
Onda Cero irratiari eskainitako elkarrizketan Ortuzarrek adierazi du herritar gisa "pozik eta lasai" dagoela 36 arrantzaleak askatuak izan direlako "Egun hauek guztiak familien ondo-ondoan bizi izan ditugulako, bahiketaren kudeatzean inplikatutako pertsonen albisteak jasotzen genituen eta beldur ikaragarria pasatu dugu, egoera oso beltz egon delako" gaineratu du.

Dena dela, politikari gisa esan duenez "gauzak egiteko hiru modu daude: gaizki, okerrago eta  Espainiar Gobernuak egin dituen moduan"

"Horrez gain ere, gauzak egin gabe utzi dira, Eusko Jaurlaritzak Tancredorena egin du, ez da mugitu, ez du jakin zer egin, Madrilen esandakoaz fidatu da  arrantzale eta familiak defendatu beharrean Madril defendatzeko aukeraren alde egin du. Madrilen bertsioaren alde egin zuen eta azkenean konturatu ziren gauzak ez zirela esaten ziren modukoak, baina beranduegi zen jadanik"  azaldu du.
Zatoz gure Whatsapp kanalera
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA!
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!